1.3 ZERO PAPER. Paperezko egiaztagiriak erabili ordez elkarreragingarritasun nodoen bidez datuak trukatzea.
Udal izapideak erraztea eta sinplifikatzea Barakaldoko herritarrei. Horretarako, elkarreragingarritasun hitzarmen berriak ezartzea orain arte herritarrek eman behar zituzten paperezko egiaztagiriak erabili ordez elkarreragingarritasun nodoen bidez datuak trukatzeko.
- Helburua
- 1. GOBERNU IREKIA, TURISMOA ETA BERRIKUNTZA
- Hasiera-data
- 2014/06/02 (aurreikusitakoa 2020/12/02)
- Amaiera-data
- 2023/06/05 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Herritarrentzako arreta, Kudeaketa aurreratua
Amaituta
Amaituta
Jarraipena
Administrazioen arteko elkarreragingarritasuna bultzatzea
Eguneratze-data: 2021/12/31
Elkarreragingarritasun-nodoetarako sarbide-kopurua handitu da, prozedura batean interesa duten pertsonek eskatutako dokumentazioa paperean aurkeztu behar izatea saihesteko. Gaur egun 244 Administrazioen arteko Elkarreragingarritasun Zerbitzu ditugu aktibo, 2021aren amaierara arte 2.252.329 kontsulta sortu dituztenak, eta, beraz, herritarrei paper horiek administrazio bati eskatzea saihestu dietenak, beste batean entregatzeko
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)
Paperezko dekretuak dekretu elektronikoekin ordeztea, DEIS aplikazioarekin
Eguneratze-data: 2021/01/04
Udalaren barne-funtzionamenduan DEIS aplikazioa ezarri da, dekretu guztiak paperean inprimatzeari utzi zaio, eta elektronikoki sinatu eta biltegiratu da
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioak)