4.4 LARRIALDI KLIMATIKOA ARINTZEKO NEURRIAK
Aldaketa klimatikoa gutxitzeko eta horri egokitzeko plan bat diseinatzea, eta, orobat, udaleko jasangarritasun adierazleak kalkulatzea; hori guztia, 2030 Agendan zehaztutako ekintzekin bat etorrita.
Barakaldo udalerriko Klimarako eta Energia Jasangarrirako Estrategia eta Ekintza Plana egitea.
- Helburua
- 4. GARAPEN JASANGARRIA ETA NATURA INGURUNEA
- Hasiera-data
- 2020/01/01 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Ingurumena, Osasuna
Prozesatzen
Jarraipena
Klimaren aldeko foroa
Eguneratze-data: 2022/12/31
Halaber, Barakaldoko Klimaren eta Ingurumenaren Kontserbazioaren aldeko Foroa jarriko da abian, eta bertan, besteak beste, gai horiek eztabaidatuko dira
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Dirulaguntza Eusko Jaurlaritzari
Eguneratze-data: 2022/12/31
Eusko Jaurlaritzari dirulaguntza eskatu zaio Barakaldoko Klima Aldaketara Egokitzeko I. Plana idazteko. Oraindik ebatzi gabe dago
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Klima-aldaketaren diagnostikoa
Eguneratze-data: 2022/12/31
Klima-aldaketaren diagnostikoari (berotegi-efektuko gasen emisioak eta egokitzapen-diagnostikoa) buruzko aurretiazko dokumentu bat dago, herritarrei irekitako jardunaldi batean azaldu zena.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Klima-aldaketara egokitzeko plana diseinatzea
Eguneratze-data: 2021/12/31
2021ean zehar, Garapen Iraunkorraren eta Natura Ingurunearen arloa Klima Aldaketaren I. Diagnostikoa (BEGen isuriak eta Egokitzapen Diagnostikoa) idazten aritu da. Diagnostiko horrek ematen dituen datuen ebaluazioari dagokionez, Klima Aldaketara Egokitzeko I. Plana idaztea planteatuko da Barakaldon
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)