Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.

Ekintzak

(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)

4.1 2030 AGENDA ONARTZEA
Azken eguneratzea: 2022/12/31

Barakaldoko Udaleko 2030 Agenda onartzea. Agenda hori bat etorriko da
2015ean Pariseko Akordioak onartutako 2030 Agendarekin. Guztira, Garapen Jasangarrirako 17 helburu proposatzen ditu eta 169 helmuga, ekonomia, gizarte eta ingurumen arloei dagozkienak. Barakaldoko Udalak, 2030 Agenda onartzean, helburu eta helmuga horiekin bat etorri nahi du datozen 10 urteetarako ekintzak diseinatzeko orduan, ekintza guztiak bideratzen baitira gure udalerriko ingurumenarekin orekatua izango den garapen jasangarri bat sortzera. Zeharkako proiektua denez, Alkatetzaren laguntza izango du.

2030 Agenda onartua

Kontsulta eta informazioa

4.3 SOINU GIROAREN KALITATEARI BURUZKO EKINTZA PLANA
Azken eguneratzea: 2022/12/31

Hiriko soinu kutsadura murriztea estrategia- eta jarduketa-multzo baten bitartez, pertsonen osasunean larriki eragiten duen arazo hau osotasunean kudeatzeko.
Soinu Giroa Hobetzeko Ekintza Plana 5 urtez egongo da indarrean eta bere edukiak kontuan hartuko ditu bai teknikarien irizpideak bai barakaldarren iritziak.

Helburua
4. GARAPEN JASANGARRIA ETA NATURA INGURUNEA
Hasiera-data
2020/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ingurumena, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia
Soinu Ingurumenaren Kalitatearen Ekintza Plana onartu da

Kontsulta eta informazioa

4.4 LARRIALDI KLIMATIKOA ARINTZEKO NEURRIAK
Azken eguneratzea: 2022/12/31

Aldaketa klimatikoa gutxitzeko eta horri egokitzeko plan bat diseinatzea, eta, orobat, udaleko jasangarritasun adierazleak kalkulatzea; hori guztia, 2030 Agendan zehaztutako ekintzekin bat etorrita.
Barakaldo udalerriko Klimarako eta Energia Jasangarrirako Estrategia eta Ekintza Plana egitea.

Helburua
4. GARAPEN JASANGARRIA ETA NATURA INGURUNEA
Hasiera-data
2020/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ingurumena, Osasuna
Klima Aldaketara Egokitzeko eta Arintzeko Plana, diseinatua

Prozesatzen

4.5 IBAI ETA ERREKETAKO IBAIERTZETAKO BEREZKO LANDAREDIA LEHENERATZEA ETA ONERA EKARTZEA
Azken eguneratzea: 2022/12/31

Kontserbazio egoera txarrean dagoen ibaiertzetako berezko landaredia arianarian garbitu eta leheneratzea, harik eta, ekosistemaren osasunaren eta aldaketa klimatikoaren aldetik, egoera egokia lortu arte.
Ibaiertzak garbitzeko kanpainak eta leheneratze jarduketak abiaraztea, bioingenieritza teknikak erabiliz intereseko fauna hartzeko aukera handienak dituzten tarteetan.

Helburua
4. GARAPEN JASANGARRIA ETA NATURA INGURUNEA
Hasiera-data
2020/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ingurumena, Obrak eta azpiegiturak, Osasuna
Castaños ibaiaren birnaturalizazioa

Amaituta

Kadagua ibaiaren inguruko Paisaiaren Diagnostikoa eta Ekintza Plana

Prozesatzen

4.6 HIRIKO FAUNA AZTERTZEA
Azken eguneratzea: 2022/12/31

Gure udalerriko hiri fauna identifikatu, sailkatu, populazioa kuantifikatu eta gizakiarekin zein bestelako espezieekin duen elkarreragina balioztatzea.
Espezieen eta bizilagunen arteko oreka jasangarria lortzea, baita bizikidetza egokia ere, eta, aldi berean, ondorengo alderdiekin bat datorren ingurumen jasangarritasunari eustea: osasun baldintzak; bizikidetza egokia; eta, gure udalerriko biztanleek fauna horren garrantzia ezagutu eta aitortzea.

Hiri-faunari buruzko datuak lortzea

Amaituta

4.7 INGURUNEA ETA HORKO BIOANIZTASUNA BABESTEA
Azken eguneratzea: 2022/12/31

- Azterlanak burutzea udalerrian dauden bioaniztasuna eta balio handiko habitatak ezagutze aldera.
- Udalerriko ibai eta erreketako ibaiertzeko berezko landaredia leheneratu eta bere onera ekartzea URArekin hitzarmena eginez.
- Ordenantza bat idaztea zuhaiztiari buruz, hiri eremuei zein eremu urbanizagarriei dagokienez.
- Hiriko faunaren egoera aztertzea.
- Kontrolik gabeko isurketak desagerraraztea.
- Ingurmenari buruzko ordenantza berriz aztertzea.
- Udal kontrola handitzea Barakaldoko lursailetako lurzoru kutsatuei buruzko araudi sektorialari eta aire kalitateari dagokienez.

Helburua
4. GARAPEN JASANGARRIA ETA NATURA INGURUNEA
Hasiera-data
2020/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ingurumena, Lehen sektorea/landa-garapena, Araugintza-jarduera
Castaños ibaiaren ingurune birnaturalizatua

Amaituta

Onartutako Hiri Zuhaitz Ordenantza

Onartzea

Kadagua ibaiaren ingurunea

Amaituta

Tellaetxeko ingurune kontrolatua

Amaituta

5.1 BARAKALDO IRISGARRIA
Azken eguneratzea: 2022/12/31

Bi igogailu jartzea La Siebe aldean, La Paz auzoan, auzoko bi eremuren eta Osasun Zentrorako sarbideen arteko komunikazioa hobetzeko asmoz.
Igogailu bat jartzea Etxatxu aldean San Luis aldearekin komunikatzeko, udalerriko bi eremu horien arteko desnibela ekiditeko eta Rontegiko goiko auzoaren, Ansio aldearen eta metroaren arteko komunikazioa hobetzeko.
Udalerriko hainbat kaletan eta eremutan dauden zoladurak, hiri-altzariak eta sare guztiak berritzea: Isaac Peral; Santo Domingo de Guzmán; Falla, eta abar..

Helburua
5. AUZOETARAKO ETA HIRIRAKO OBREN ETA ZERBITZUEN KUDEAKETA
Hasiera-data
2020/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Obrak eta azpiegiturak, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Osasuna, Dibertsitate funtzionala / Irisgarritasuna
Eremu geografikoak
Rontegiko auzoa, La Paz auzoa
Igogailua Etxatxu aldean instalatua

Amaitua

Santo Domingo de Guzmán eta Falla kaleak berrituta

Amaitua

Isaac Peral kalea berrituta

Amaitua

Francisco Gomez kalea eta Miranda etorbidea berrituta

Exekuzioa

Igogailua La Siebe aldean instalatua

Exekuzioa

5.2 SEFANITROKO ETA ORCONERAKO ZAMALEKUAK BIRGAITZEA
Azken eguneratzea: 2022/12/31

Sefanitroko eta Orconerako zamalekuak birgaitzea eta ingurunea urbanizatu eta egokitzea itsasadarreko pasealekutik igarotzeko modukoa izan dadin.
Horrela, Barakaldoko bizilagunen aldarrikapen historiko bat betetzea:
itsasadarretik gertuko lurzoruak leheneratzea; arestiko historia industriala gurera ekartzea eta aisialdirako eremu zabal bat atontzea, zeina, Rontegi zubiaren azpiko erribera parke berriarekin batera, baliagarria izango baita Barakaldoko bizilagunek aisia alorrean dituzten premia eta nahiei erantzuteko.

Helburua
5. AUZOETARAKO ETA HIRIRAKO OBREN ETA ZERBITZUEN KUDEAKETA
Hasiera-data
2020/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Kultura eta aisia, Kirola, Hiri-plangintza, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Turismoa
Eremu geografikoak
Sefanitroko eta Orconerako zamalekuak
Aisialdirako gune zabala itsasadarrean sortua, erriberako parke berriaren ondoan

Prozesatzen

Sefanitroko eta Orconerako kargategi birgaituak

Prozesatzen

5.8 BIZIKLETAZ BIZI
Azken eguneratzea: 2022/12/31

Bizikletaren erabilera sustatzea udalerri barneko garraiobide gisa, herritarrengan ohitura osasungarriak eta ingurumenaren zainketa bultzatzeko helburuz.

Helburua
5. AUZOETARAKO ETA HIRIRAKO OBREN ETA ZERBITZUEN KUDEAKETA
Hasiera-data
2020/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ingurumena, Osasuna, Trafikoa eta mugikortasuna
Bizikletentzako eta irristailuentzako zirkulazio-errei berriak hirian

Prozesatzen

Bilborekiko lotura bidegorri bidez Burtzeñatik barrena

Exekuzioa

Bizikleta elektrikoa alokatzeko urte osoko zerbitzua

Prozesatzen

6.3 HAUR ETA KULTURA JARDUERAK KALEAN
Azken eguneratzea: 2022/12/31

Haur eta kultura jarduerak sortzen jarraitzea auzoetako kaleetan : Rataplán,
Udako zinema, Bagatza Antzerki Jaialdia, Act festiva-BAI, BAFFEST, Gabonaldia, eta abar.

Helburua
6. KULTURA, HEZKUNTZA, KIROLA, EUSKARA ETA GAZTERIA
Hasiera-data
2020/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Kultura eta aisia, Jaiak, Haurrak eta adingabeak
Haur eta kultur jarduerak egindako auzoetako kaleetan

Amaituta

9.1 HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRA (HAPO)
Azken eguneratzea: 2022/12/31

HAPOa sakonki aztertzea XXI. mendeko Barakaldoren plangintzari ekiteko.

HAPO berrikusteko eta lege berrira egokitzeko kontratua

Proiektua eta pleguak

9.3 ALOKATZEKO ETXEBIZITZEN ESKAINTZA HANDITZEA
Azken eguneratzea: 2022/12/31

Etxebizitzen stock-a aztertzea.
Bitartekaritza publikoaren alde egitea eskaintza pribatua pizteko eta, halaber, hainbat akordio bultzatzea Eusko Jaurlaritzarekin Barakaldon alokatzeko etxebizitzen eskaintza publikoa handitzeko.
Gazteei laguntzea alokairuko etxebizitza lortzen.

Helburua
9. ETXEBIZITZA, PLANGINTZA ETA HIRIGINTZA KUDEAKETA
Hasiera-data
2020/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Gazteria, Etxebizitza, Ekonomiaren Garapena
Alokairuko etxebizitzen eskaintza

Amaituta

9.4 ETXEBIZITZA PARKEARI BURUZKO POLITIKA PREBENTIBOA BULTZATZEA
Azken eguneratzea: 2022/12/31

Kontrola gauzatzeko eta kalteei aurrea hartzeko politika zabalagoa gauzatzea Barakaldoko etxebizitza parkeari buruz.

Etxebizitza-parkeari buruzko prebentzio-politika

Amaituta

3.13 URBAN BIZI LAB ETA PORMETXETA MUSIC LAB
Azken eguneratzea: 2022/12/26

Pormetxeta, prestakuntza mailan, espazio erreferente bilakatzea musikaren eta ekitaldien arloan. Bertan egongo dira auzoko bizilagunak bildu eta jarduerak antolatzeko lokalak, enpresa proiektu berritzaileentzako lokalak eta kultura eta musika arloko prestakuntza eta berrikuntzarako espazio bat, gazteei zuzendua.

Lokalak eraberritzea

Prozesatzen

Jarduera lokaletan

Prozesatzen

6.5 KIROLAK KALEAN
Azken eguneratzea: 2022/12/12

Calistenia motako kirol elementuak jartzea aire zabalean udalerriko hainbat leku estrategikotan

Helburua
6. KULTURA, HEZKUNTZA, KIROLA, EUSKARA ETA GAZTERIA
Hasiera-data
2020/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Kirola, Espazio publikoa, Osasuna
Aire zabaleko kirol-elementuak (kalistenia, tirolina eta kirol anitzeko pista) egina

Amaitua

6.2 LUTXANAKO UDAL LIBURUTEGIA MODERNIZATZEA
Azken eguneratzea: 2022/12/01

Lutxanako liburutegia modernizatzea hala azpiegiturei nola edukiei dagokienez.

Helburua
6. KULTURA, HEZKUNTZA, KIROLA, EUSKARA ETA GAZTERIA
Hasiera-data
2020/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Kultura eta aisia, Hezkuntza
Eremu geografikoak
Lutxanako auzoa
Lutxanako liburutegi berria, eduki berriekin

Amaitua

6.8 LA SIEBEKO 11KO FUTBOL ZELAIA BERRIZTATZEA
Azken eguneratzea: 2022/11/22

La Siebeko futbol-zelaiko aldagelen berriztatze integrala egitea eta soropil artifiziala berritzea.

Helburua
6. KULTURA, HEZKUNTZA, KIROLA, EUSKARA ETA GAZTERIA
Hasiera-data
2020/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Kirola, Obrak eta azpiegiturak
La Siebeko aldagelak erabat eraberrituta

Amaitua

La Siebe 11 futbol zelaiko soropila berritua

Amaitua

4.2 HIRI MUGIKORTASUN JASANGARRIRAKO PLANA BULTZATU ETA ABIARAZTEA
Azken eguneratzea: 2021/12/31

Hiri mugikortasunerako plan bat idaztea, 5 urteko indarraldia eta diagnostiko bat eta neurri sorta bat edukiko dituena:
– Herritarren eskura jartzea birkargatzeko eta ordezko erregaiak hartzeko hainbat gune.
– Garraio publikoa sustatzea.
– Erabilera partekatuko ibilgailuak (car-sharing) butzatzea.
– Garraio pribatua mailaz maila murrizteko aukerak.
– Logistika arloko hobekuntzak salgaien banaketarako.
– Bizikleten erabilera sustatzea eta, oro har, motorrik gabeko joan-etorriak.
– Oinezkoek bakarrik erabiltzeko esparru berriak aztertzea.
– Ordezko erregaiak erabiltzen dituzten ibilgailuen erabilera bultzatzea.
- Barakaldoko bizikleta-sarea handitzeko diseinua egitea.

Onartutako Hiri Mugikortasun Iraunkorrerako Plana

Zirriborroa

6.1 BARAKALDO ANTZOKIA: REFERENTE CULTURAL. ERREFERENTE KULTURALA
Azken eguneratzea: 2021/12/31

Barakaldo Antzokia erreferente kultural gisa posizionatzen jardutea gure herrialdeko mapa kulturalean erreferente aktiboa izan dadin, bere proiektu artistikoa sendotuz eta, orobat, herritarren topagune eta, ikusleekiko konexio estu-estuan, sorkuntza ahalbidetzeko gune bilakatuz.

Helburua
6. KULTURA, HEZKUNTZA, KIROLA, EUSKARA ETA GAZTERIA
Hasiera-data
2020/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Kultura eta aisia, Espazio publikoa
Antzokia birgaitzea

Amaituta

Azken ordu leihatila ekimena

Amaituta

Lagun Txiki Txartela

Amaituta

9.2 BURTZEÑA ETA LUTXANAKO HIRI BERRONERATZEA
Azken eguneratzea: 2021/12/31

Indarreko plangintzaren beharrezko aldaketa amaitzea PERI04 eta PERI06 eremuetan.

Helburua
9. ETXEBIZITZA, PLANGINTZA ETA HIRIGINTZA KUDEAKETA
Hasiera-data
2020/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Hiri-plangintza, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea
Eremu geografikoak
Lutxanako auzoa, Burtzeña
Kalero 04 BEPB

Prozesatzen

Sefanitro 06 BEPB

Prozesatzen

5.7 EUSKADI ETORBIDEAREN ETA RETUERTO KALEAREN ARTEKO BIDEGURUTZEA URBANIZATZEA
Azken eguneratzea: 2021/10/29

Urbanizazio lanak burutzea biribilgune bat sortzeko Euskadi Etorbidearen eta Retuerto kalearen arteko gurutzebidean eta, modu horretan, orain dauden semaforoak kendu eta trafikoa bizkortu eta seguruago egiteko aukera izatea.

Helburua
5. AUZOETARAKO ETA HIRIRAKO OBREN ETA ZERBITZUEN KUDEAKETA
Hasiera-data
2020/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Segurtasuna eta bizikidetza, Trafikoa eta mugikortasuna, Dibertsitate funtzionala / Irisgarritasuna
Eremu geografikoak
Retuerto auzoa
Biribilgunea Euskadi etorbidearen eta Retuerto kalearen arteko bidegurutzean

Amaitua

6.9 ANSIOKO FUTBOLZELAIKO ALDAGELAK BERRIZTATZEA
Azken eguneratzea: 2021/09/03

Ansioko futbol-zelaiko aldagelen berriztatze integrala egitea.

Helburua
6. KULTURA, HEZKUNTZA, KIROLA, EUSKARA ETA GAZTERIA
Hasiera-data
2020/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Kirola, Obrak eta azpiegiturak
Ansioko futbol zelaiko aldagelak eraberrituta

Amaitua

6.10 LASESARRE BERRITZEN
Azken eguneratzea: 2021/07/31

Lasesarreko pabilioiko zoruak leundu, bernizatu eta horko joko-lerroak margotzea.

Helburua
6. KULTURA, HEZKUNTZA, KIROLA, EUSKARA ETA GAZTERIA
Hasiera-data
2020/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Kirola, Obrak eta azpiegiturak
Eremu geografikoak
Lasesarre
Lasesarreko pabiloiko pista berritua

Amaitua

6.11 GOROSTIZA XC
Azken eguneratzea: 2020/11/03

Cross Coutry (XC) zirkuitu bat antolatzea Gorostizaren inguruetan, biker kolektiboak aukera izan dezan mendiko ziklismoko espezialitate ohikoena, hau da mendian zeharrekoa, egiteko.

Helburua
6. KULTURA, HEZKUNTZA, KIROLA, EUSKARA ETA GAZTERIA
Hasiera-data
2020/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Kirola, Obrak eta azpiegiturak
Gorostiza XC zirkuitua sortua

Amaituta