Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.

Ekintzak

(antolamendu irizpidea: informazioa eguneratutako dataren arabera)

3.11 BARAKALDO VUE. Enpresentzako Lehiatila Bakarreko zerbitzua
Azken eguneratzea: 2022/12/31

Aholkularitza- eta izapide-zerbitzu integrala, ekintzaileek aukera izan dezaten leku berean euren proiektua lantzeko behar duten aholkularitza aurkitzeko eta enpresa jarduerari ekiteko behar dituzten izapideak egiteko.

Helburua
3. ENPLEGUA, GIZARTE KOHESIOA ETA Y ANIZTASUNAREN KUDEAKETA
Hasiera-data
2020/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Enplegua eta talentua, Ekonomiaren Garapena
Tramitaziorako aholkularitza eta laguntza guztia Inguralden zentralizatzea

Amaituta

3.12 BARAKALDO OK. TAO KOMERTZIALA
Azken eguneratzea: 2022/12/31

Jardueragatiko aparkatze txartela ematea denden, ostalaritza aretoen eta enpresa txikien jabeei hirian aparkatzeko aukera izan dezaten, baldin eta merkataritza parketik kanpo, gehienez, 300 metro kuadroko lokala badute

Merkataritza-TAO ezartzea

Hasi gabe

4.1 2030 AGENDA ONARTZEA
Azken eguneratzea: 2022/12/31

Barakaldoko Udaleko 2030 Agenda onartzea. Agenda hori bat etorriko da
2015ean Pariseko Akordioak onartutako 2030 Agendarekin. Guztira, Garapen Jasangarrirako 17 helburu proposatzen ditu eta 169 helmuga, ekonomia, gizarte eta ingurumen arloei dagozkienak. Barakaldoko Udalak, 2030 Agenda onartzean, helburu eta helmuga horiekin bat etorri nahi du datozen 10 urteetarako ekintzak diseinatzeko orduan, ekintza guztiak bideratzen baitira gure udalerriko ingurumenarekin orekatua izango den garapen jasangarri bat sortzera. Zeharkako proiektua denez, Alkatetzaren laguntza izango du.

2030 Agenda onartua

Kontsulta eta informazioa

5.1 BARAKALDO IRISGARRIA
Azken eguneratzea: 2022/12/31

Bi igogailu jartzea La Siebe aldean, La Paz auzoan, auzoko bi eremuren eta Osasun Zentrorako sarbideen arteko komunikazioa hobetzeko asmoz.
Igogailu bat jartzea Etxatxu aldean San Luis aldearekin komunikatzeko, udalerriko bi eremu horien arteko desnibela ekiditeko eta Rontegiko goiko auzoaren, Ansio aldearen eta metroaren arteko komunikazioa hobetzeko.
Udalerriko hainbat kaletan eta eremutan dauden zoladurak, hiri-altzariak eta sare guztiak berritzea: Isaac Peral; Santo Domingo de Guzmán; Falla, eta abar..

Helburua
5. AUZOETARAKO ETA HIRIRAKO OBREN ETA ZERBITZUEN KUDEAKETA
Hasiera-data
2020/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Obrak eta azpiegiturak, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Osasuna, Dibertsitate funtzionala / Irisgarritasuna
Eremu geografikoak
Rontegiko auzoa, La Paz auzoa
Igogailua Etxatxu aldean instalatua

Amaitua

Santo Domingo de Guzmán eta Falla kaleak berrituta

Amaitua

Isaac Peral kalea berrituta

Amaitua

Francisco Gomez kalea eta Miranda etorbidea berrituta

Exekuzioa

Igogailua La Siebe aldean instalatua

Exekuzioa

5.2 SEFANITROKO ETA ORCONERAKO ZAMALEKUAK BIRGAITZEA
Azken eguneratzea: 2022/12/31

Sefanitroko eta Orconerako zamalekuak birgaitzea eta ingurunea urbanizatu eta egokitzea itsasadarreko pasealekutik igarotzeko modukoa izan dadin.
Horrela, Barakaldoko bizilagunen aldarrikapen historiko bat betetzea:
itsasadarretik gertuko lurzoruak leheneratzea; arestiko historia industriala gurera ekartzea eta aisialdirako eremu zabal bat atontzea, zeina, Rontegi zubiaren azpiko erribera parke berriarekin batera, baliagarria izango baita Barakaldoko bizilagunek aisia alorrean dituzten premia eta nahiei erantzuteko.

Helburua
5. AUZOETARAKO ETA HIRIRAKO OBREN ETA ZERBITZUEN KUDEAKETA
Hasiera-data
2020/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Kultura eta aisia, Kirola, Hiri-plangintza, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Turismoa
Eremu geografikoak
Sefanitroko eta Orconerako zamalekuak
Aisialdirako gune zabala itsasadarrean sortua, erriberako parke berriaren ondoan

Prozesatzen

Sefanitroko eta Orconerako kargategi birgaituak

Prozesatzen

5.3 TEKNIKAREN MUSEOA BIRGAITU ETA URBANIZATZEA
Azken eguneratzea: 2022/12/31

Teknikaren Museoko eraikina birgaitu eta horren eta alboko pabiloiaren ingurunea urbanizatzea, halako moldez non plaza publiko handi bat atonduko den auzoko batzargune eta, Serralta parkearekin batera, aisialdirako auzoko
erreferente izan dadin.

Helburua
5. AUZOETARAKO ETA HIRIRAKO OBREN ETA ZERBITZUEN KUDEAKETA
Hasiera-data
2020/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Bizikidetza, Kultura eta aisia, Espazio publikoa, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea
Eremu geografikoak
Teknikaren Museo
Estalitako bi pabiloien arteko espazioa

Prozesatzen

Aldameneko pabiloi birgaitua

Amaituta

1.10 TURISMO INDUSTRIALA: BARAKALDO HELMUGA
Azken eguneratzea: 2022/12/20

Industria ondarea sustatzea industria- eta ondare-turismoa erakartzeko elementu moduan: zamalekuak nabarmentzea; industriarekin lotutako museo erakusketa bat antolatzea Teknikaren Museoan; gune interesgarrienetatik igarotzeko ibilbideak atontzea; eta tokiz gaindiko jarduketa bateratuak koordinatzea.

Helburua
1. GOBERNU IREKIA, TURISMOA ETA BERRIKUNTZA
Hasiera-data
2020/12/02 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Turismoa
Industriarekin lotutako museo-erakusketa Teknikaren Museoan

Amaituta

Kargategiak balioestea

Amaituta

Udalerriko industria-intereseko guneetatik igarotzen den industria-ibilbidea

Amaituta

3.9 BARAKALDO SUSTATU
Azken eguneratzea: 2022/11/11

Ekintza Plan bat prestatzea Sustapen Ekonomikorako. Planak identifikatu beharko ditu gure hirian nagusi diren ekoizpen sektoreen jokabide ildo estrategikoak , eta, orobat, lagundu beharko du Barakaldon kokatzeko interesa duten inbertsore pribatuen bilaketa sustatzen eta dinamizatzen, halaber, bilatu beharko ditu inbertsio estrategikoak, publikoak zein pribatuak, eta negozio aukerak Barakaldoko enpresentzat.

Helburua
3. ENPLEGUA, GIZARTE KOHESIOA ETA Y ANIZTASUNAREN KUDEAKETA
Hasiera-data
2020/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena
Ekonomia Sustatzeko Jarduera Plana egitea

Amaitua

5.6 CLARA CAMPOAMOR ZENTROKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA
Azken eguneratzea: 2022/10/21

Oinarrizko gizarte zerbitzuko bulego berriak atontzea lehen kafetegia zegoen aretoan, gizarte ekintza arloak zerbitzu hobea egiteko udalerriko eremu honetan eta, halaber, erabilera berri bat emateko ondo komunikatutako leku batean kokatuta dagoen eta egun baliagarritasun eskasa duen eraikin bati

Oinarrizko Gizarte Zerbitzua Clara Campoamor egokitua

Amaitua

1.11 MUNOA BARRUTIK
Azken eguneratzea: 2022/10/17

Munoa onibarraren balioa nabarmentzea herritarrek erabili eta gozatzeko
eskaintza jakin baten bitartez: Munoa Jauregiaren barrurako bisita gidatuak eta haurrentzako tailerrak (Munoa Barrutik) baita Munoa Jauregiaren ingurunea ezagutarazteko programa artistiko eta kulturala (Munoa Bizi) ere.

Helburua
1. GOBERNU IREKIA, TURISMOA ETA BERRIKUNTZA
Hasiera-data
2020/12/02 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Turismoa, Kultura eta aisia
Eremu geografikoak
Munoa
Finkaren seinaletika berritzea

Amaituta

Munoa finkan publiko guztiarentzako jarduerak antolatzea

Amaituta

Jauregia irekitzea, herritarrek barruko bisita egin ahal izan dezaten

Amaituta

1.5 BARAKALDO IREKIA. Gobernu irekia modu eraginkorrean integratzea udal kudeaketan
Azken eguneratzea: 2022/06/30

Gobernu Irekiaren arloan sakontzea partaidetzarako mekanismoak atonduz, herritarrek hiri proiektuak aukeratu edota auzoen premiak lehenesteko aukera izan dezaten, eta, halaber, kontu-emateko mekanismo eraginkorrak ezarriz.

Helburua
1. GOBERNU IREKIA, TURISMOA ETA BERRIKUNTZA
Hasiera-data
2021/04/26 (aurreikusitakoa 2020/12/02)
Amaiera-data
2022/12/31 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia
Hiri mailako aurrekontu parte-hartzaileen prozesua

Amaituta

Aginte-plana, gauzatu beharreko ekintzen konpromisoarekin eta horien berri ematearekin

Amaituta

Udal informazioa argi eta garden erakusten duen Gardentasun Ataria

Amaituta

Auzoen mailako aurrekontu parte-hartzaileen prozesua

Amaituta

3.10 BARAKALDO PIZTU
Azken eguneratzea: 2021/12/31

Zerga-pizgarrien multzo bat ezartzea udalerrian egoitza soziala duten eta jarduera garatzen duten enpresa eta autonomoentzat, Herri Administrazioko bestelako mailek hartutako neurrien osagarri gisa: enpresa eta autonomoen zergen zati baten hobaria horien zama fiskala txikiagotzeko (IAE, ICIO, IBI, IVTM, eta abar) eta, modu horretan, gure udalerrian enpresak sortu eta bertan jarraitzea ahalbidetzea.

Helburua
3. ENPLEGUA, GIZARTE KOHESIOA ETA Y ANIZTASUNAREN KUDEAKETA
Hasiera-data
2020/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Zerga-sistema
Pizgarri fiskalak enpresei eta autonomoei

Amaituta

5.5 GURUTZETAKO ZENTRO ZIBIKOA BERRITZEA
Azken eguneratzea: 2021/11/19

Instalazioen alde baten erreforma egitea eta zenbait zerbitzu hobetzea, hala nola oraingo areto nagusia. Lanon helburua lotuta dago oinarrizko gizarte zerbitzuetarako atonduko diren instalazio berriekin.

Helburua
5. AUZOETARAKO ETA HIRIRAKO OBREN ETA ZERBITZUEN KUDEAKETA
Hasiera-data
2020/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza, Kultura eta aisia, Espazio publikoa
Eremu geografikoak
Gurutzeta auzoa
Gurutzetako gizarte-etxe berritua

Amaitua

5.4 ESTALKI BAT JARTZEA RETUERTO AUZOAN
Azken eguneratzea: 2021/10/15

Estalpe bat atontzea Retuerto auzoan, elkartu eta harremanetan egoteko auzoko auzokide- eta kultura-elkarteek adierazitako beharrei erantzuteko eta Retuerton proposatzen diren jarduerak bilduko dituen eremu gisa antolatzeko

Helburua
5. AUZOETARAKO ETA HIRIRAKO OBREN ETA ZERBITZUEN KUDEAKETA
Hasiera-data
2020/01/01 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Bizikidetza, Kultura eta aisia, Espazio publikoa
Eremu geografikoak
Retuerto auzoa
Instalatutako Retuerto auzoko estalkia

Amaitua

1.9 TURISMO WEBGUNE BERRIA
Azken eguneratzea: 2020/07/28

visitbarakaldo.eus turismo webgunea abiaraztea eta horren eduki digitalak aldi oro eguneratzea formatu erabilerrazak eta erakargarriak dituzten edukiak erabiliz.

Helburua
1. GOBERNU IREKIA, TURISMOA ETA BERRIKUNTZA
Hasiera-data
2020/12/02 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Turismoa, Kontsumoa
Webgune berri bat sortzea, udalerriko turismo-intereseko eduki guztiak bilduko dituena

Amaituta