Bilbao : 2019-2023 Agintaldiko Plana
1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
Helburu honek negozio berriak inbertitzeko eta ekonomiaren motore izateko hiri erakargarria izateko ekintzak garatzen ditu, enplegu egonkor eta kalitatezko gehiago izan dezan.
2. Gizarte politikak.
Helburu honen bidez, herritarren ongizatea hobetzeko ekintzak garatu nahi dira, kolektibo ahulenei zerbitzuak emanez, eraginkortasunez kudeatuz eta mota guztietako kolektiboen inklusioa eta pertsonen errespetuarekin eta duintasunarekin lotutako balioen garapena bultzatuz.
3. Garraioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna.
Helburu honen bidez, herritarren irisgarritasuna eta mugikortasuna sustatu nahi dira, bai eta garraio-sareekin multimodalitatearen bidez konektatzea, Bilbobusen hobekuntzak bultzatzea, bizikletaz mugitzea, tranbia, etab.
4. Gaztedia, balioak, hezkuntza eta prestakuntza.
Helburu honen bidez, garapen pertsonala, hezkuntza eta haurren prestakuntza-baliabideetarako sarbidea sustatzeko ekintzak egin nahi dira, bai eta herritarren artean gazteentzako erreferentzia izango diren eta gure gazteek ezagutza garatzea eta etorkizunerako aukerak sortzea bultzatuko duten balioak sustatu ere. Gizartea gaztetzea lortu nahi du, Bilbo gazte gehiagok aukera dezaten beren bizitza pertsonaleko eta profesionaleko proiektua garatzeko.
5. Kultura eta kirola.
Helburu honen bidez, herritar guztien artean kirol-kultura eta -jarduna sustatzeko ekimenak garatu nahi dira, haien osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko bitarteko gisa; aisialdirako eta entretenimendurako espazioak garatu nahi dira, gure hiri-espazioez gozatzen laguntzeko; eta ekitaldi bereziak erakarri nahi dira, hiriaren sustapena eta erakargarritasuna bultzatzeko.
6. Bizikidetza eta segurtasuna.
Helburu horren bidez, gure hiri-inguruneko bizikidetza eta segurtasuna bermatu nahi dira, prebentzioko, lankidetzako, hurbileko poliziarekiko eta kolektibo ahulagoekiko sentsibilizazioko politiken bidez, eta jarduketa-unitateak indartuz, espezializazioaren eta giza baliabideen nahiz baliabide teknikoen horniduraren bidez.
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Helburu horrek hiriko proiektu estrategikoen garapena bultzatu nahi du, aukera-espazio berriak sortzeko eta berdeguneak sortzeko. Halaber, oinarrizko zerbitzuen, garbiketaren, hondakinen eta energia-eraginkortasunaren kudeaketan eredugarria izaten jarraitzearen aldeko apustua egiten du. Proiektu berritzaileekin Zorrotzaurre, Zorrotzako punta, itsasadarra, Artxanda, goi auzoak, etab.
8. Auzoen garapena.
Helburu honen helburua auzoetan hirigintza-, ekonomia- eta gizarte-dinamizazio handiagoa lortzeko lan egitea da, Auzokide Plana (auzotarren partaidetzarako eta jarduketen plangintza integralerako tresna nagusia) eta auzo behartsuenetako plan bereziak sustatuz.
9. Bilbo euskalduna.
Helburu honekin, euskararen erabilera soziala sustatu nahi da hirian, Bilboko erakunde, eragile eta talde euskaltzale nagusiekin lankidetzan arituz, bai eta barruan hainbat neurri bultzatuz ere.
10. Gardentasuna, parte hartzea, zorroztasuna eta kudeaketa ona.
Helburu honen bidez, aurrera egin nahi da Bilboko Udalak bere baliabideen kudeaketa eraginkor eta efizientearen erreferente gisa duen posizioan, parte-hartzearekin, gardentasunarekin eta berrikuntzarekin duen konpromisoan oinarritutako gobernu onaren eredua garatuz. Enpresen eta herritarren arretaren hurbiltasuna, arintasuna eta eraginkortasuna sustatzea.