2.9. Gizarte politiken aldeko ituna.
Gizarte politiken aldeko itunak herritarren gizarte eskubideak egikaritzeko ingurune egokia bultzatzeko Udalak duen konpromisoa erakusten du, eta 46 neurri konkretu zehaztu ditu laguntzarik handiena behar duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko. Aurreikusitako 46 neurriek
askotariko ekintza konkretuak hartzen dituzte, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren elkarlanarekin egin dira.
Itunak biztanleria orokorrera zuzendutako neurriak eta talde espezifikoetara zuzendutakoak ditu, besteak beste, umeak eta familia eta gizartetik baztertzeko eta pobrezian jausteko arriskuan dauden pertsonak. Ildo horretan, begiz jota dauka, besteak beste, oinarrizko gizarte zerbitzuetako eta zerbitzu zentraletako profesional kopurua handitzea, Etxeko Laguntza Zerbitzua eta Pertsona Zaintzaileei Laguntzeko Zerbitzua hobetzea, eskola eremuan eta gurasotasun positiboan hezkuntza esku-hartze soziala bultzatzea eta, kontrol egoki bat eginaz, Gizarte Larrialdiko Laguntzak jasotzen direla bermatzea.
Beste alde batetik, itunak neurri konkretuak jasotzen ditu emakumeen aurkako indarkeria matxistaren eremuan, besteak beste, gizarteko eta komunitateko eragileak sentsibilizatzea, indarkeria matxistako egoerei aurrea hartzeko eta “zero tolerantzia” indartzeko. Halaber,
kulturartekotasuna sustatu nahi da “Zurrumurruen aurkako” estrategia zabalduaz eta pertsona iheslarien ardura duten eragileekin elkarlana handituaz.
- Helburua
- 2. Gizarte politikak.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Gizarte-ekintza, Familia, Berdintasuna, Haurrak eta adingabeak, Adinekoak, Balioak
%91
Jarraipena
Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
Laguntza gehiago behar duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko zehaztutako 46 neurrietatik, 11 amaitu dira eta 31 garatzen hasi dira; beraz, oraindik ere badaude 4 neurri hasi gabe.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
- Dokumentuak
-
UDALAK GIZARTE POLITIKEN ALDEKO ITUNA SUSTATU DU, BILBOKO HERRITAR GUZTIEN BIZI-KALITATEA HOBETZEKO
behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31
Laguntza gehiago behar duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko zehaztutako 46 neurrietatik, 11 amaitu dira eta 31 garatzen hasi dira, eta 4 neurri hasi gabe geratu dira.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)