2.1. Adineko pertsonen arretarako eguneko zentroa.
Bilbok zahartze aktiboaren aldeko hautua egiten jarraitzen du, adineko pertsonen mendekotasunari laguntza ematen zenbait neurriren bitartez, esate baterako, mendekotasun moderatua duten pertsonentzako (1. mailako mendekotasuna) hurbileko zerbitzuak. Honelako
neurriak adineko pertsonak euren ingurunean egotea bultzatzera zuzenduta daude, euren autonomia mantenduaz eta eurak gizarteratzea erraztuaz, bakartzea eta bakardadea saihesteko.
Agintaldi honetan mendekotasun moderatua duten pertsonentzako eguneko arretarako zentro bat martxan jartzea dago aurreikusita, eta horrek 50 postu sortuko ditu. Zentroa ireki aurretik, dauden beharrak berriro aztertuko dira, eta udalerrian izan litezkeen kokapen posibleak identifikatuko dira, bai eta zerbitzua diseinatzeko dauden aukerak ere.
- Helburua
- 2. Gizarte politikak.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Gizarte-ekintza, Adinekoak
%75
Jarraipena
Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
Badago Eguneko Zentroaren eredu-zirriborro bat dagoeneko.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
- Dokumentuak
-
ADINEKOENTZAKO EGUNEKO ARRETA ZERBITZUA (EGUNEKO ZENTROAK)
behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31
Egungo Eguneko Zentroen funtzionamendu-eredu desberdinen dokumentazioa landu da.
Bilbon lehendabiziko Eguneko Zentroaren esperientzia pilotua egiteko kokapena aztertu egin da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)