2.3. Bazterkeria arriskuan dauden pertsonen arretarako eguneko zentroa.

Bazterkeria arriskuan dauden pertsonek lehentasunezko talde bat izaten jarraitzen dute, euren behar eta eskari bereziekin, eta Udalak eurentzako arreta neurriak indartu gura ditu hurbileko zerbitzuak sustatuaz. Actualmente este colectivo recibe una atención du gizarte errakundeekin elkarlanean, eta euren eskura jartzen ditu espazioak eta instalazioak, pertsonek aterpea, garbitzeko aukera eta egunez jatekoa izan ahal dezaten. Gainera, informazioa ematen zaie euren eskubideez eta jaso ditzaketen baliabideez.
Agintaldi honetan, Bilbok aurreikusita dauka zerbitzu hauek indartzea bazterkeria arriskuan dauden pertsonentzat eguneko arreta zentro bat irekiaz. Esperientzia pilotu moduan planteatuko da eta 30 postu sortzea ekarriko du.Zentroa ireki aurretik gaur egun erabilgarri dauden postuen mapa berraztertuko da eta izan litezkeen kokapenak identifikatuko dira fase horretan.

Helburua
2. Gizarte politikak.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza, Bizikidetza
Bazterkeria arriskuan dauden pertsonen arretarako eguneko zentroa abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%100

Jarraipena

Jarduketen segimendua 2022ko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2022/06/30

Eskuragarri dauden plazen egungo mapa aztertu da; Elejabarriko proiektu pilotua egiteko azpiegitura zehaztu da eta zerbitzuaren diseinua egin da, proiektu piloturako obrak egikarituz.

Era berean, behin betiko proiektu pilotua martxan jarri egin da.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Bazterkeria arriskuan dauden pertsonen arretarako eguneko zentroa abian jartzean izandako aurrerapen-maila.: %100
Dokumentuak
  • JUAN MARI ABURTO BILBOKO ALKATEAK GIZARTE-BAZTERKETAKO EGOERAN DAUDEN PERTSONENTZAKO EGUNEKO ZENTRO BERRIA BISITATU DU, ELEXABARRIKO UDAL-ATERPETXEAN (2022 05 18)
    behera kargatu
Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

Era berean, Elejabarriko proiektu pilotua egiteko azpiegitura zehaztu da eta zerbitzuaren diseinua egin da, proiektu piloturako obrak egikarituz.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Bazterkeria arriskuan dauden pertsonen arretarako eguneko zentroa abian jartzean izandako aurrerapen-maila.: %40
Dokumentuak
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31

Elejabarriko Zentroa identifikatu da Eguneko Zentro berria kokatzeko lehenengo kokalekutzat. Espazioa askatu da; Elejabarriko beheko solairuaren aurre-diseinua egin da eta lizitazioa prestatu da egoera zein etorkizuneko eredua aztertzeko.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Bazterkeria arriskuan dauden pertsonen arretarako eguneko zentroa abian jartzean izandako aurrerapen-maila.: %10