2.11. Bikaintasuna genero indarkeriaren biktima diren emakumeen arretan.

Genero indarkeria jasaten duten emakumeen arretan bikainak izatea Udalaren konpromiso bat da, eta horretarako arreta osoa ematen duen zerbitzu bata dauka, ekintza urgentea, pertsonala, jarraitua eta espezializatua bermatzen diena egoera horretan dauden emakumeei.
Datozen urteotan urrats bat gehiago eman gura dugu emakumeen errealitateen eta beharren aniztasuna identifikatzea errazteko bidean, eskaintzen den zerbitzua hobetzen jarraitze aldera eta egoera horretan egon litezkeen talde guztietara heltze aldera.
Denbora bitarte honetan, eta gizon-emakumeen berdintasunerako udal ordenantza berrian ezarritakoari jarraituaz, intersekzionalitatea erantsiko da, desberdintasun egoera ikusgai egiten, aztertzen eta hartan esku hartzen laguntzen duen tresna bat delako, sexu eta funtzio aniztasuna eta bizi zikloa kontuan hartuaz informazio bereizia ematen duena.

Helburua
2. Gizarte politikak.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Berdintasuna, Gizarte-ekintza
Genero indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta emateko zerbitzuan intersekzionalitatea txertatzen izandako aurrerapen-maila.

%80

Jarraipena

Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

Parte hartu da Hiri Hezitzaileen Sarean eta Estatu mailako genero-indarkeriaren aurkako sarean, baita harrerako baliabideen sare bat sortzeko prozesuan ere.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Genero indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta emateko zerbitzuan intersekzionalitatea txertatzen izandako aurrerapen-maila.: %80
Dokumentuak
  • EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA
    behera kargatu
  • EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA MATXISTAREN PREBENTZIORAKO ETA INDARKERIA HORREN BIKTIMEN ARRETARAKO PROGRAMA
    behera kargatu
  • GENERO ETA ETXEKO INDARKERIAREN BIKTIMEN ARRETA
    behera kargatu
  • BILBOKO UDALAREN EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO V. PLANAK GENERO IKUSPEGIA UDALAREN POLITIKETAN TXERTATZEA SUSTATZEN DU
    behera kargatu
  • BILBOKO HIRIAREN EGOERARI BURUZKO UDALBATZARRRA
    behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31

Jo da genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta emateko zerbitzua “funtsezko zerbitzua” dela. Era berean, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzeko programa sortu zen eta dagozkien larrialdietarako laguntzak aurreratu ziren.

Halaber, aurrerapausoak eman dira datu-baseetan adierazle berriak gehitzeko eta horiek aztertzeko; horrela, bermatzen da esku-hartzeak ez direla baztertzaileak, zehazki, intersekzionalitatea txertatuz.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Genero indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta emateko zerbitzuan intersekzionalitatea txertatzen izandako aurrerapen-maila.: %80