2.10. Emakumeen ahalduntzea eta parte-hartze soziopolitikoa sustatzea.
Udalak emakumeen parte-hartze eta solaskidetza soziopolitikoa bultzatu gura du parte hartzeko espazio eta egiturak indartuaz eta emakumeen eta feminismoaren elkarte mugimenduaren inplikazioa sustatuaz.
Agintaldi honetan mugimendu feministentzat, emakumeen elkarteentzat, beste emakume talde batzuentzat eta tokiko administrazioarentzat egitura malgu bat eta espazio berriak sortzea erabaki da. Helburua parte-hartze estrategia bateratuak egituratzea da, Bilbon emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna zailtzen duten oztopoak ezabatzeko bidean, ekintza politikak edo zerbitzu prestazioak bultzatzen lagunduko dutenak.
- Helburua
- 2. Gizarte politikak.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Berdintasuna, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Balioak
%65
Jarraipena
Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
“Parte hartzeko egituraren bideragarritasunaren diagnostikoa” egiten amaitzea. Era berean, 3 bilera egin dira diagnostiko hori itzultzeko; horietan, harremanetan jarritako 50 elkarteetatik, 11k hartu dute parte.
“Parte hartzeko arautegi” berria egiteko prozesua amaitu da.
Horrekin batera, V. Plana diseinatzeko prozesu parte-hartzailea amaitu egin da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
- Dokumentuak
-
BILBOKO UDALAREN EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO V. PLANAK GENERO IKUSPEGIA UDALAREN POLITIKETAN TXERTATZEA SUSTATZEN DU
behera kargatu -
BILBOKO UDALAK ANDRAZKOEN ETA GIZONEZKOEN ARTEKO AUKERA BERDINTASUNERAKO V. UDAL PLANA ONETSI DU, ZEINAK FINKATU EGITEN BAITU UDALAREN EKINBIDEAN GENERO POLITIKARI BURUZKO KONPROMISOA
behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31
“Parte hartzeko egituraren bideragarritasunaren diagnostikoa” egiten amaitzea. Era berean, 3 bilera egin dira diagnostiko hori itzultzeko; horietan, harremanetan jarritako 69 elkarteetatik, 11k hartu dute parte.
“Parte hartzeko arautegi” berria egiteko prozesua hasi da.
Horrekin batera, V. Plana diseinatzeko prozesu parte-hartzailea hasi egin da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)