2.14. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. udal Plana.
Udal ibilbideak, berdintasunaren esparruan, gizon-emakumeen berdintasunerako zenbait plan garatzea eta egikaritzea izan du oinarri, eta arlo honetako lehen udal ordenantza onartzea ere bai. Tresna hauen helburu komuna gizarte eta genero bereizkeriak eta desberdintasunak sortzen eta birsortzen dituzten egiturak baztertzen laguntzea eta Bilbon emakumeenganako indarkeriaren kausak eta ondorioak ezabatzen laguntzea da.
Ibilbide honekin jarraituaz, Bilboko Udalak, Bilboko Berdintasun Kontseiluaren, mugimendu feministen, emakumeen elkarteen, beste emakume talde batzuen eta kontseilu sektorialen partaidetzarekin, “Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Udal Plan” berri bat landuko du, V. Plana izango dena, eta Berdintasunerako Udal Ordenantza onartuaz bereganatu zituen konpromisoak beteko ditu.
- Helburua
- 2. Gizarte politikak.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Berdintasuna, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Balioak
%55
Jarraipena
Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
Lehenengo segimendu-txostena aurkeztu egin da, udalarloek berdintasunaren eremuan egindako jarduketekin.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
- Dokumentuak
-
BILBOKO UDALAREN EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO V. PLANAK GENERO IKUSPEGIA UDALAREN POLITIKETAN TXERTATZEA SUSTATZEN DU
behera kargatu -
BILBOKO UDALAK ANDRAZKOEN ETA GIZONEZKOEN ARTEKO AUKERA BERDINTASUNERAKO V. UDAL PLANA ONETSI DU, ZEINAK FINKATU EGITEN BAITU UDALAREN EKINBIDEAN GENERO POLITIKARI BURUZKO KONPROMISOA
behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31
Gobernu Batzordeak “Emakumezkoen eta Gizonezkoen Berdintasunerako V. Udal Plana (2020-2023)” diseinatu eta onetsi egin du, udal-arlo eta entitate guztien parte-hartzearen bidez. Horiez gain, batzorde politikoak eta arloen arteko batzordeak zein elkarteek hartu dute parte, azkenengoak Bilboko Berdintasunaren aldeko Emakumeen Kontseiluaren bitartez.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)