2.13. Aniztasun sexualaren aldeko politikak.

Bilboko Udalak tolerantzia eta aniztasun sexualaren alde herritarrengan kontzientzia sortzeko konpromisoarekin jarraitzen du, gizartean ikusgai egiteko zeregina hartuaz eta sexu orientazioagatik eta genero identitateagatik bereizkeria baztertzeko eginkizuna beteaz.
Horretarako, sexu aniztasunaren aldeko eta homofobiaren aurkako sentsibilizazio kanpaina berriak eta LGTBQ taldearentzat berariazko neurriak abiaraziko dira. Gainera Sexu Aniztasunerako Foro bat jarriko da martxan udalerriko LGTBQ mugimenduarekin batera, eta talde honekiko gizarte solaskidetzarako organoa bilakatuko da, sexu aniztasunaren aldeko politikak aplikatzea errazteko.

Helburua
2. Gizarte politikak.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Berdintasuna, Balioak
Aniztasun sexualaren aldeko ekintzak abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%85

Jarraipena

Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

Sentsibilizazio-kanpainen % 100 diseinatu eta abian jarri dira; zehazki, 3 izan dira eta 10 elkartek hartu dute parte.

Gainera, LGTBI kolektiboen elkarteek parte hartzeko foroa abiarazi da eta 10 elkartek parte hartzea lortu da. Zehazki, lau bilera egin dira eta ekimen bat egikaritu da.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Aniztasun sexualaren aldeko ekintzak abian jartzean izandako aurrerapen-maila.: %85
Dokumentuak
  • BILBO, LGTBIQ+ PERTSONEKIN HARRO
    behera kargatu
  • BILBO LGTBIFOBIAREN AURKA
    behera kargatu
  • BILBOKO UDALAK MINTEGI BAT ANTOLATU DU ON LINE, “IKUSEZINETIK AGERIRA” IZENBURUPEAN, EMAKUME LESBIANEN ERREALITATE SOZIALA AZTERTZEKO
    behera kargatu
  • BILBOKO UDALAK ABIAN JARRI DU KANPAINA BAT, “BAGARA/SOMOS” GOIBURUAREKIN, LESBIANEN AGERIKOTASUNAREN EGUNA OROITZEKO APIRILAREN 26AN
    behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31

Sentsibilizazio-kanpainen % 100 diseinatu eta abian jarri dira; zehazki, 2 izan dira eta 10 elkartek hartu dute parte.

Gainera, LGTBI kolektiboen elkarteek parte hartzeko foroa abiarazi da eta 10 elkartek parte hartzea lortu da. Zehazki, bi bilera egin dira eta ekimen bat egikaritu dira.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Aniztasun sexualaren aldeko ekintzak abian jartzean izandako aurrerapen-maila.: %85