2.15. Etxebizitzaren Gidaplan berria.

Urte hauetan Bilboko Udalak hausnarketa eta diagnostikoa lantzen ibili da Bilbon etxebizitzak duen egoeraren gainean, jardun behar den funtsezko gaiak identifikatzen (zaharberritzea, kudeaketa, eduki ahal izatea eta abar) eta etxebizitzarekin erlazionatutako erronkei erantzuna emateko politikak garatzen.
Datozen urteotan, arlo honetan aurrera egiten jarraituko da, “Etxebizitzaren Gidaplan” berri bat abiaraziaz, etxebizitza politikak 2023ra begira gidatzeko. Plan berriaren funtsak etxebizitza ondarean bertan ekitea (eraikuntza berriak, zaharberritzea, kudeaketa…), etxebizitza hutsa
mugiarazteari buruzko politika berriak egitea eta etxebizitza izateko eredu berriak eta laguntzak ezartzea izango dira. Ildo horretan, auzoen arteko oreka bilatzea azpimarratuko da, gizarte etxebizitza ahalik eta auzo gehienetara hedatuaz.

Helburua
2. Gizarte politikak.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Gizarte-ekintza, Etxebizitza
Eremu geografikoak
Guztiak
Etxebizitzaren Gidaplan berria abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%40

Jarraipena

Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

Aurrerapen nabarmenik gabe aurreko segimendutik.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Etxebizitzaren Gidaplan berria abian jartzean izandako aurrerapen-maila.: %40
Dokumentuak
  • ETXEBIZITZAREN GIDA PLANAK ETA UDAL ETXEBIZITZEN PLAN ESTRATEGIKOAK HELBURU BERA IZANGO DUTE BILBOKO ETXEBIZITZA SOZIALEN ESKAERARI ERANTZUTEKO
    behera kargatu
  • BILBOKO UDAL ETXEBIZITZAK T.E.AREN WEBGUNEA
    behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31

Etxebizitza Plan Zuzendari berria egin da eta hori da Bilboko etxebizitza-politiken jarduketa-esparrua, 2023ra begirako horizontearekin. Testuinguru honetan, plan estrategiko bat diseinatu egin da eta, 2023ra arte, Etxebizitza Plan Zuzendarian jasotako ekintzetako asko egikaritu egingo ditu.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Etxebizitzaren Gidaplan berria abian jartzean izandako aurrerapen-maila.: %35