2.16. Udalaren I. Osasun Plana.
Bilboko Udalak Bilboko biztanleriaren osasuna hobetzen lagundu eta horri lotutako gizarte desberdintasunak gutxitu gura ditu, udal politikak eta zerbitzuak diseinatuaz. Horretarako, udal politika guztietan osasunaren ikuspegia eranstea bultzatuko da, zeharretara lantzen den gai bat
izan dadin sail bakoitzean lantzen diren ekintza guztietan.
Udaletxean osasuna zeharretara eransten laguntzeko tresna lehenengo “Udalaren Osasun Plana” zehaztu eta martxan jartzea izango da. Planak ekintza orokorragoak jasoko ditu, beharren duten auzoetara eta egoera ahulenean dagoen biztanleriara zuzendutako beste berariazko ekintzekin batera.
- Helburua
- 2. Gizarte politikak.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Osasuna, Balioak
- Eremu geografikoak
- Guztiak
%85
Jarraipena
Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
Talde eragilea finkatu egin da eta jarduketen Segimendu Txostena egin da inplikatutako gainerako arloekin; zehazki, txosten hori 2021eko lehenengo hiruhilekoan hedatu egin da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
- Dokumentuak
-
UDALAREN I. OSASUN PLANA (2019-2023)
behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31
Lehendabiziko Osasunerako Udal Plana zehaztu, aurkeztu eta hedatu egin da Barrutiko Kontseiluetan, baita osasunaren eremuko irabazi asmorik gabeko erakunderik garrantzitsuenen aurrean ere.
Era berean, talde eragilea finkatu egin da eta jarduketen Segimendu Txostena egin da inplikatutako gainerako arloekin.
6 topaketa egin dira parte-hartze prozesuetan zehar, eta 51 pertsonak parte hartu dute. Modu berean, prestakuntzako barne-jarduera bat egin da, 29 parte-hartzailerekin. Sailen arteko 16 topaketa egin dira, 32 pertsonaren parte-hartzearekin.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)