2.17. Mendekotasunen ondorioak minimizatzeko plan berria.

Bilboko Udalak zenbait ekinbide eta proiektu jarri ditu martxan azken urteotan gure hirian droga kontsumoa minimizatzera zuzenduta, eta berariazko ekintza planen bidez gauzatu dira.
Droga kontsumoaren eta substantziarik gabeko beste jokabide menderatzaileen prebentzioan aurrera jarraitzeko asmoz, eta jokabide menderatzaileen ondorio kaltegarriak gutxitzeko helburuz, beste plan bat abiaraziko da egoera ahulenean dauden pertsonak eta biztanle taldeak bereziki artatzeko. Mendekotasunak orain Bilbon zein egoeratan dauden jakiteko, Planak hasieran diagnostiko berri bat egingo du, eta zati handi batean parte hartuz egingo da, arazo hauek jasaten dituzten pertsonak artatzen eta horren prebentzioan adituak diren erakundeen ekarpenak kontuan hartuko baititu.

Helburua
2. Gizarte politikak.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Osasuna, Balioak
Mendekotasunen IV. Tokiko Plana egitean izandako aurrerapen-maila.

%10

Jarraipena

Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

Aurrerapen nabarmenik gabe aurreko segimendutik.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Mendekotasunen IV. Tokiko Plana egitean izandako aurrerapen-maila.: %10
Dokumentuak
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31

V. Planaren konpromisoen Betetzearen Ebaluazio-dokumentua egin da eta Arloen arteko Udal Batzorde Teknikoak baliozkotu egin du.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Mendekotasunen IV. Tokiko Plana egitean izandako aurrerapen-maila.: %10