9.1. Euskararen erabilera normalizatzeko plan berria.
Euskararen erabilera normalizatzeko plan berriaren bidez euskararen erabilera finkatu nahi da, bai herritarrei ematen zaien zerbitzuan, bai Udalaren barruko lanak egiten eta kudeatzen. Azken helburua herritarrek Udalarekiko harremanean dituzten hizkuntza eskubideak bermatzea da.
Barrura begira, Udalaren arlo bakoitzari egokitutako gaikuntza eta prestakuntza ekintzak egitea pentsatuta dago. Era berean, kalitatearekin zerikusia duten berariazko ekintzak abiaraziko dira, eta hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak finkatuko dira. Besteak beste, ahozko arretan, jendaurreko ekitaldietan eta komunikazio eta zabalkunde ekintzetan euskara erabiltzeko protokoloak prestatzea eta euskarazko agiri estandarizatuak lantzea izango dira ekintza horiek.
- Helburua
- 9. Bilbo euskalduna.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Euskara, Balioak
%75
Jarraipena
Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
Udal-arloetan, 14 euskara-talde sortu dira, Euskararen Erabilera Normalizatzeko 2018-2022 Plana garatzeko.
Udalaren barruan hizkuntzen erabilera normalizatzeko irizpideak idatzi egin dira.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
- Dokumentuak
-
BILBOKO UDALAK EUSKARAREN ERABILERA NORMALIZATZEKO PLANA ONETSI DU 2018-2022 EPERAKO (2021 04 19)
behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31
Udal-arloetan, 5 euskara-talde sortu dira, Euskararen Erabilera Normalizatzeko 2018-2022 Plana garatzeko.
Udalaren barruan hizkuntzen erabilera normalizatzeko irizpideak idatzi egin dira.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)