7.5. Abandoko geltokiaren hirigintza antolamendua onartzea.
Abiadura handia Bilbora heltzeak Abandoko geltokiko lursailetan eta hurreko espazioetan hirigintzako esku hartzeak egin beharra ekarriko du, geltoki berria hirian integratzeko eta azpiegitura berriaren sarbideak egin ahal izateko. “Abandoko Geltokiaren Hiri Antolamenduko Plan Berezian” jasoko dira esku hartze horiek, eta eginkizun hauek hartuko ditu:
• Geltokia lurperatzeak libre utzitako lursailen (Hurtado de Amezaga kalearen ondoko burdinbideak) eta Bailen kalearen aurrealdearen antolamendua.
• Erabilera berriak oraingo “ganga” osatzen duten eraikinetarako eta Concordia geltokirako.
• Iparraldeko Partikularreko eraikinen kontserbazio eta esku-hartze irizpideak.
• Abando eta San Frantzisko ‒ Bilbo Zaharra auzoen artean dauden hiri oztopoak kentzea.
Plan hau hirigintza diseinuko lehiaketa baten deialdia eginaz zehaztu eta onartuko da; horrek hasierako lehen fase ireki bat edukiko du proposamenak aurkezteko eta ondorengo fase itxi bat, eta hortik hautatuko da aukera gune honetarako diseinua.
- Helburua
- 7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Hiri-plangintza, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea
- Eremu geografikoak
- 5. barrutia (Ibaiondo), 6. barrutia (Abando)
%5
Jarraipena
Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
Ez da aurrerapenik egon, ezin izan direlako akordioak itxi Ministerioaren (ADIF), Eusko Jaurlaritzaren eta udalaren artean.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
- Dokumentuak
-
ZAZPI KALEETAKO PLAN BEREZIA ETA BILBO ZAHARREKO PLAN BEREZIA ABENDUAN BEHIN-BEHINEAN ONARTUTAKO BILBOKO HIRI ANTOLAKETARAKO PLAN OROKORRERA EGOKITUKO DIRA (2021 04 19)
behera kargatu -
BILBOKO UDALAREN OSOKO BILKURAK BEHIN-BEHINEKO ONESPENA EMAN DIO HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKOR BERRIARI (HAPO) (2020 12 18)
behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31
Azpiegiturak lurperatzeak askatutako lurzoruen antolamendua egin da (Hurtado de Amézagaren ondoko bideak eta Bailen kalearen parekoak).
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)