7.6. Zorrotza Puntako Plan Berezia behin betiko onartzea.

Portuaren jarduera Zorrotza Puntan amaitzeak beharrezkoa egiten du hirigintza plan berri bat zehaztea ingurune honetarako, auzoaren bizitegi garapena itsasadarrerantz egiteko eta espazio berriak sortzea jarduera ekonomikoetarako eta ekipamendu berrietarako.
Plan berri hau agintaldi honetan zehaztu eta onartuko da eta eduki hau izango du:
• Zorrotzaurre eta Burtzeña auzoen arteko hiri jarraitutasuna ebaztea Ibaizabal Abusutik Santurtziraino itsasadarraren ibaialde biak hezurmamitzeko.
• Egon dauden erabilerak (portua eta industria) berritu hiri erabilerak jarriaz (bizitegia, jarduera ekonomiko berriak eta ekipamenduak).
• Zorrotzako gunearen eta Zorrotza Punta inguratzen duten ibaiertzen artean komunikazioa hobetzea errepidez, oinez eta bizikletaz.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Hiri-plangintza, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia
Eremu geografikoak
8. barrutia (Basurtu-Zorrotza)
Zorrotza Puntako Plan Bereziaren definizioan eta onarpenean izandako aurrerapen-maila.

%5

Jarraipena

Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

Ez da aurrerapenik egon; izan ere, ADIFek bere adostasuna erakutsi behar du trenbidearen gainean esku hartzeko aukerari dagokionez, funtsezkoa baita plan bereziaren kontratazioa egin ahal izateko.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Zorrotza Puntako Plan Bereziaren definizioan eta onarpenean izandako aurrerapen-maila.: %5
Dokumentuak
  • BILBOKO UDALAREN OSOKO BILKURAK BEHIN-BEHINEKO ONESPENA EMAN DIO HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKOR BERRIARI (HAPO) (2020 12 18)
    behera kargatu
  • BILBOKO UDALAK ZORROTZAKO LANDAN DAGOEN ARTSENALBIDEKO 1. ZENBAKIKO ERAIKINA ERAISTEKO LANAK HASIKO DITU (2019 11 18)
    behera kargatu
  • TRENBIDEA ZORROTZAN INTEGRATZEKO HITZARMENAREN SINAKETA (2021 07 14)
    behera kargatu
  • BILBOKO UDALAK ERABILERARIK GABEKO ESPAZIOAK BERRESKURATU KODITU ZORROTZAKO MUTURREAN, AIRE ZABALEKO KIROL-ESKAINTZAREKIN, EGOTEKO EREMUEKIN ETA IBILBIDE SEGURU ETA IRISGARRIEKIN (2021 06 22)
    behera kargatu
  • BILBOKO UDALAK EKIN DIE JADA ZORROTZAKO LANDAN TRANSITO KALEXKAKO 10. ZENBAKIKO ERAIKINA ERAISTEKO OBREI (2020 01 21)
    behera kargatu
  • GARABIA ETA UDAL IBILGAILUEN BILTEGIA ZORROTZAKO MUTURREAN EGONGO DIRA AURRERANTZEAN (2019 12 09)
    behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31

Trenbidearen gainean esku hartu da, Punta Zorrotzaren eta Zorrotzako bizitegi-multzoaren arteko komunikazioa hobetze aldera.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Zorrotza Puntako Plan Bereziaren definizioan eta onarpenean izandako aurrerapen-maila.: %5