7.9. Zorrotzaurreko 2. Egikaritze Unitateko Ituntze Batzarra eratzea.
2. Egikaritze Unitateko Ituntze Batzarra Zorrotzaurre uhartearen erdialdeko lur eta eraikinen jabeen talde formala da. Batzar honen eraketa jabeen akordio batean formalizatzen da, eta beharrezkoa da uharteko eraikin berriak eraikitzen eta urbanizatzen hasi ahal izateko inguru horretan, eta horretarako egin behar den lursailen birzatiketa aurrera eramateko eta lurzoruen kutsadura kentzeko prozesuari buru emateko.
Bilboko Udalak Batzarraren eraketa sustatu eta errazteko konpromisoa dauka, uhartearen erdigune osoaren hirigintza garapena uharte osorako zehaztu den “master-plan” onartuaren arabera egin ahal izateko.
- Helburua
- 7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Obrak eta azpiegiturak, Hiri-plangintza
- Eremu geografikoak
- 1. barrutia (Deustu)
%10
Jarraipena
Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
Aurretiazko lanak burutu dira, 2021eko azkenengo hiruhilekoan zehar, batzarraren eraketa egin ahal izateko.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
- Dokumentuak
-
ZORROTZAURREKO KUDEAKETA BATZORDEA webgunea
behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31
Aurrerapenik gabe.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)