7.10. Zorrotzaurre urbanizatzen aurrera egitea (ipar punta, hego punta eta eskumaldea).

Zorrotzaurreren eraldaketa prozesua zenbait fasetan egituratu da; fase horien arabera lehenik eta behin kanalaren eskumaldea urbanizatzen amaitzea pentsatu da, Botikazaharretik San Ignazioko zubi berriraino, alde honetan dagoeneko eraikitzen ari baitira eraikuntza berriak. Hurrengo faseetan San Ignazio‒Deusturekin lotuta dauden uharteko zonaldeei ekitea dago pentsatuta, zubi berriak eraikiaz.
Prozesu honek uhartearen ipar eta hego muturrak urbanizatzea dakar, hor kokatzen baitira Zorrotzaurre Berrikuntzako Hiri Barrutiaren 2 poloak.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Obrak eta azpiegiturak, Hiri-plangintza
Eremu geografikoak
1. barrutia (Deustu)
Zorrotzaurreko urbanizazio obrak gauzatzeko aurrerapen-maila.

%30

Jarraipena

Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

Bi zubiak egikaritu egin dira eta eskuineko ertzeko urbanizazio-lanak bukatu dira San Inazioko auzoari dagokionez; horrez gain, lurzorua prestatzeko lanak abiarazi dira iparraldeko zein hegoaldeko lurmuturretan.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Zorrotzaurreko urbanizazio obrak gauzatzeko aurrerapen-maila.: %30
Dokumentuak
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31

Eskuineko ertzeko urbanizazio-lanak bukatu dira San Inazioko auzoari dagokionez.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Zorrotzaurreko urbanizazio obrak gauzatzeko aurrerapen-maila.: %15