7.7. Peñaskaleko Plan Berezia behin betiko onartzea.
Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak hiriberritzeko ekintza sorta bat burutu dute Iturrigorri eta Gardeazabal inguruetan, besteak beste, etxebizitzak eraistea eta okupatzaileak beharrezko irisgarritasun bermeak betetzen dituzten eraikin berrietan berriro jartzea.
Hiriberritzeko ekintzak osatu eta zonalde honen behin betiko antolamendua zehaztu ahal izateko helburuz, ondorengo gaiak kontuan hartuko dituen Plan Berezi bat eduki behar da:
• Eraikinetan sartzeko kanpo eskaileretarako dauden hirigintza oztopoak kendu eta irisgarritasun konponbidea eman ezin zaien eraikinak ordeztea.
• Aurrekoen ordez eraiki beharreko eraikin berrien antolamendua, okupatzaile guztiak eraikin irisgarrietan sartzen direla bermatuaz.
• Auzo hau dagoen hiri ingurune orokorra eta urbanizazioa hobetzea.
- Helburua
- 7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Hiri-plangintza, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea
- Eremu geografikoak
- 7. barrutia (Errekalde)
%10
Jarraipena
Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
Plan bereziko lanen kontratazioa burutu da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
- Dokumentuak
-
PEÑASKALEKO PLAN BEREZIA IDAZTEKO LIZITAZIOA webgunea
behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31
Aurrerapenik gabe.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)