7.3. Itsasadarra dinamizatzeko plana.

Bilboko Udalak itsasadarra aktibatu eta babesteko plan bat burutu gura du, itsasadarra hiriaren elementu adierazgarrienetako bat delako eta hiriaren eraldatze prozesu etengabearen atal moduan. “Itsasadarra dinamizatzeko planak” itsasadarraren esparru fisikoa eta eskumen esparrua osorik zehaztuko ditu, eta bertan eta bere inguruan aisiarekin, kirolarekin eta kulturarekin zerikusia izanik egin daitezkeen jardueren eredua diseinatu eta garatu egingo du.
Plana agintaldi honetan onartu eta abiaraziko da, maila askotako herri erakundeen eta eragileen elkarlanarekin.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Kultura eta aisia, Kirola, Espazio publikoa, Hiri-plangintza, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Ekonomiaren Garapena, Ingurumena, Osasuna
Eremu geografikoak
1. barrutia (Deustu), 2. barrutia (Uribarri), 5. barrutia (Ibaiondo), 6. barrutia (Abando), 8. barrutia (Basurtu-Zorrotza), 4. barrutia (Begoña)
Itsasadarra dinamizatzeko plana gauzatzean izandako aurrerapen-maila.

%50

Jarraipena

Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

Itsasadar Digitalaren proiektua 2021ean zehar zehaztuko da.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Itsasadarra dinamizatzeko plana gauzatzean izandako aurrerapen-maila.: %50
Dokumentuak
  • BILBOKO UDALAK JAKITERA EMAN DITU ITSASADARRAREN AZTERLAN-ANALISIAREN ONDORIOAK (2021 04 30)
    behera kargatu
  • BILBOKO UDALAK ITSASADARRAREN UR-AZALA ETA ERTZAK AZTERTU DITU, ITSASADARRA URIA DINAMIZATZEKO ARDATZ MODUAN HARTUTA (2019 06 11)
    behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31

Esparru fisikoa eta eskumen-esparrua zehaztu egin dira, baita itsasadarrean eta Kadaguan garatu beharreko jarduerak zein garapen- eredua ere. Era berean, udalaren barruan, kontrastea egin da, 2021ean garatze eta adoste aldera.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Itsasadarra dinamizatzeko plana gauzatzean izandako aurrerapen-maila.: %35