7.11. Ostalaritzako Terrazen Plana aplikatzea.
Bilboko Udalak badaki zenbaterainoko garrantzia duen erabilera orekatuak dituen eta, iraunkortasunaren ikuspegitik, espazio publikoaren erabilera ona egiten den hiria, auzoak eta kaleak edukitzeak, eta, gainera, auzokoen erosotasuna mantentzea.
Ildo horretan, espazio publikoaren erabilera egokiaren gainean jardun beharra detektatu da terraza
kontzentrazio handiagoa dagoen eremuetan, eta horretarako ostalaritzako terrazen plan bat zehaztuko da eta praktikan jarriko da.
Espazio publikoaren oraingo erabilera egungo udal ordenantzan baimentzen denari egokitzen zaiola ikuskatzera orientatuta egongo da plana, hau da, oraingo baimenak betetzea bultzatzera eta establezimendu bakoitzak behar duena baino gehiago ez dezan okupatu. Halaber, baimenak hiriaren egoerara egokitzeko prozesu bat burutuko da aldagai objektiboak erabiliko dituen eredu matematiko baten bitartez, kasu bakoitzean gure espazio publikoaren erabilera orekatu eta iraunkor baterako okupatu behar den “marka” edo espazioa zehaztuko duena.
- Helburua
- 7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Tokiko merkataritza, Kultura eta aisia, Espazio publikoa, Bizikidetza, Ekonomiaren Garapena
%60
Jarraipena
Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
Terraza-baimenak berrantolatu egin dira Rodriguez Arias eta Iparraguirre kaleetan.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
- Dokumentuak
-
BILBOKO UDALAK BERRIRO IREKI DU GALTZADAN TERRAZA BERRIAK JARRI AHAL IZATEKO EPEA (2021 05 03)
behera kargatu -
BILBOKO UDALAK GALTZADAN 98 TERRAZA BERRI JARTZEKO BAIMENA EMANGO DU (2021 06 01)
behera kargatu -
BILBOKO TERRAZAK BERRANTOLATZEARI EKIN DIO BILBOKO UDALAK ETA LEHENTASUNEZKO KALEAK ZEHAZTEKO AZTERKETA MATEMATIKOA BURUTU DU (2018 11 27)
behera kargatu -
BILBOKO UDALA ETA OSTALARITZA SEKTOREA ADOS JARRI DIRA TERRAZEN ITXITURAK EGITEKO MODUEZ (2020 12 12)
behera kargatu -
BILBOKO UDALAK 1.093 ESKAERA JASO DITU TERRAZA BERRIAK IPINTZEKO EDO LEHENDIK BAIMENDUTA ZEUDENAK HANDITZEKO (2020 07 01)
behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31
Aurreikusitako 4 kale-proiektuetako 3ren analisia egin da (Jardines, Plaza Berria, Poza Lizentziatua eta Ledesma) eta, horietatik, 1 ezarri egin da.
Halaber, berrantolatu eta homogeneizatu egin dira Sabino Arana eta Garcia Rivero kaleetako itxiturak eta egokitu egin dira terrazen baimenen fitxak izapidetutako titulartasun-aldaketetan.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)