7.15. Hiriko berdeguneei bultzada ematea.

Bilboren ondare berdeari garrantzia ematea eta izadia herritarrengana hurreratzea Udalaren helburu bat da, iraunkortasuna herritarren egunerokotasunean integratzeko bidean, hiriko eremu natural eta berdeekin “Eraztun Berdea” deritzona atalez atal osatuaz.
Horretarako, Udalak zenbait ekintza egingo ditu, besteak beste, jarlekuak, iturriak eta gerizpeak ipiniaz parke eta plazetako atseden eta aisia lekuak hobetzea eta, txakurrentzat egokiak izan daitezen, eremu berriak egokitzea. Halaber, 500 zuhaitz berri landatuaz eta sastraka lekuak landareztatuaz berdeguneak hobetuko dira.
Artxandako eta Pagasarriko ingurune naturala berariaz sendotuko da inguruneko basoak eta larreak berreskuratuaz eta basoko bidezidorrak eta pistak hobetuaz. Neska-mutikoei zuzendutako ingurumen ikasgelak martxan jartzea ere erabaki da, berdeguneetan ikastea eta gozatzea bultzatzeko.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Kultura eta aisia, Espazio publikoa, Ingurumena, Osasuna
Eremu geografikoak
Guztiak
"Eraztun Berdearen" iraunkortasunaren integrazioan izandako aurrerapen-maila.

%60

Jarraipena

Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

Belardi-guneak landatzeko eta hazteko proiektuaren barruan, 976 zuhaitz landatu dira, hau da, aurreikusitakoen % 100.

Parkeetan eta plazetan aurreikusitako egonaldi-guneen % 100 hobetu dira, zehazki, 323 banku berri instalatuz.

Horrez gain, parkeetako eta berdeguneetako bizikidetza hobetzeko aurreikusitako jarduketen % 100 egin dira eta aurreikusitako oinezkoentzako korridore berdeen % 100 garatu egin dira.

Baso-pistei eta bideei dagokienez, aurreikuspenaren % 20 hobetu da.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • "Eraztun Berdearen" iraunkortasunaren integrazioan izandako aurrerapen-maila.: %60
Dokumentuak
  • BILBOKO UDALAK HERRITARRAK ANIMATZEN DITU IBILBIDE SEGURU ETA OSASUNGARRIAK EGITERA URIKO MENDI ETA BASO-PARKEETAN ZEHAR (2020 11 13)
    behera kargatu
  • BILBOKO UDALAK BERRITU EGIN DU ARTXANDAKO BEGIRATOKIA, DISEINU INTEGRATZAILE BAT BALIATUZ ETA HAREN BEREIZGARRIAK INDARTUZ (2020 10 13)
    behera kargatu
  • BILBOKO INGURUKO BERDEGUNEA webgunea
    behera kargatu
  • BILBOKO UDALAK BEGIRALEKU BAT ETA AISIALDIKO GUNE BAT ERAIKIKO DITU CABRAS MENDIAN (2021 06 04)
    behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31

Belardi-guneak landatzeko eta hazteko proiektuaren barruan, 721 zuhaitz landatu dira, hau da, aurreikusitakoen % 100.

Parkeetan eta plazetan (Juan XXIII, Carmelo Plaza eta Músico Aranbarri) aurreikusitako egonaldi-guneen % 100 hobetu dira, 189 banku berri instalatuz eta 498 berrituz.

Horrez gain, parkeetako eta berdeguneetako bizikidetza hobetzeko aurreikusitako jarduketen % 100 egin dira eta aurreikusitako oinezkoentzako korridore berdeen % 100 garatu egin dira.

Baso-pistei eta bideei dagokienez, aurreikuspenaren % 20 hobetu da.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • "Eraztun Berdearen" iraunkortasunaren integrazioan izandako aurrerapen-maila.: %59