7.13. Uraren zikloa optimizatzea.

Bilbok aurrera jarraitu nahi du hiri iraunkorrago bat garatzen, besteak beste, ura bezala urriak diren baliabide naturalen kudeaketa eta erabilera hobetzen saiatuaz. Berariaz, Udalak hiriaren “ur balantzea” optimizatu nahi du, uraren kontsumoa kontrolatu eta gutxitu ahal izateko, uraren zikloaren ingurumen eta ekonomia kudeaketan bikaintasunerantz aurrera eginaz.
Hobekuntza horiek lortzeko, sareko edateko ura kontsumitzen duten udalaren tresnetan (mahukak, erratz makinak, ureztatzaileak…) neurketa elementuak jartzea erabaki da, erregistratu gabeko kontsumo baimenduak kontrolatze aldera. Beste alde batetik, banaketa sarean presioa gutxitzeko elementuak ipintzea erabaki da, eta sarea eta deposituak sentsorizatzeko sistemak, alerta maila hobetzeko. Uholdeei aurre egiteko, “ekaitz tangak” instalatzea ere erabaki da.

Helburua
7. Iraunkortasuna eta hiri eraldaketa.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ingurumena, Obrak eta azpiegiturak, Osasuna, Oinarrizko zerbitzuak, Zientzia eta teknologia
"Balantze hidrikoa" optimizatzeko hobekuntzen ezarpenean izandako aurrerapen-maila.

%50

Jarraipena

Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

Banaketa-sarean presioa murrizteko 76 elementu txertatu dira.

Era berean, sarearen eta deposituen sentsorizaziorako 116 elementu txertatu dira eta horiek guztizko kopuruaren % 4 dira.

Gainera, ekaitz-tangen instalazioa burutu da.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • "Balantze hidrikoa" optimizatzeko hobekuntzen ezarpenean izandako aurrerapen-maila.: %50
Dokumentuak
  • BILBOKO UDALAK ETA BILBAO BIZKAIA UR PARTZUERGOAK LANKIDETZA HITZARMEN BAT ONARTU DUTE, ZORROTZAURREKO UHOLDEETARAKO DEPOSITUEN OBRAK EGITEKO (2021 07 08)
    behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31

Se han incorporado 76 elementos de reducción de la presión en la red de distribución.

Asimismo, se han incorporado 116 elementos de sensorización de la red y de los depósitos, que equivale al 4% del total.

Además, se ha llevado a cabo la instalación del tanque de tormenta.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • "Balantze hidrikoa" optimizatzeko hobekuntzen ezarpenean izandako aurrerapen-maila.: %45