6.5. EraStop APP bultzatzea.
Prebentzioa lehentasun bat da Bilboko Udalak bultzatutako segurtasun politikaren barruan, bereziki arlo honetan ahulagotzat jotzen diren talde jakin batzuei dagokienez, esate baterako emakumeak. Testuinguru honetan, teknologia berriek balio handia dute segurtasun arloan prebentziozko arreta indartzeko, telefono mugikorretarako berariazko aplikazioen garapena erraztuaz, EraStop adibidez.
EraStop-ek Bilboko emakumeen esku alerta sistema bat jartzen du, eraso matxisten salaketak geolokalizatzeko modua ematen duena eta Udaltzaingoaren baliabideak berehala aktibatzeko modua ematen duena. Aplikazioak hiru funtzionaltasun dauzka, eraso bat salatzeko, horrelako delituen lekuko moduan informatzeko edo laguntasuna eskatzeko. Gaur egun, 20.000 pertsona inguru dira aplikazioaren erabiltzaile.
Datozen urteotan 70.000 erabiltzailetara heldu nahi da, eta aurreikusita dago berariazko zabalkunde eta komunikazio kanpainak egitea, tresna ezagutarazteko eta erabilarazteko.
- Helburua
- 6. Bizikidetza eta segurtasuna.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Berdintasuna, Segurtasuna eta bizikidetza, Zientzia eta teknologia, Oinarrizko zerbitzuak
%45
Jarraipena
Jarduketen segimendua 2022ko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2022/06/30
Aplikazioaren 30.950 deskargetara heltzea lortu da: 11.750 IOSen eta 19.200 Androiden.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
- Dokumentuak
-
BILBOK GOGORARAZI NAHI DU “BAKARRIK BAI DELA BAI” ERASO SEXISTEN AURKAKO KANPAINA BERRIAN, ASTE NAGUSIRAKO DISEINATUA (2022 08 18)
behera kargatu -
BILBOKO UDALAK ERASTOP/AGRESTOP APLIKAZIO MUGIKORRARI ESKAINI DIO INFOBILBAO UDAL INFORMAZIO BULETINAREN ALE BERRIA (2020 12 22)
behera kargatu
Jarduketen segimendua 2021eko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2021/12/31
Aplikazioaren 27.727 deskarga lortu dira, 11.400 IOSen eta 16.327 Androiden.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
Aplikazioaren 24.510 deskarga lortu dira, 8.350 IOSen eta 15.8000 Androiden.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
- Dokumentuak
-
UDALAK OSTERA ERE ABIARAZIKO DU PREBENTZIO- ETA SENTSIBILIZAZIO-KANPAINA BAT “BILBO, ERASO SEXISTARIK GABE” GOIBURUAREKIN
behera kargatu -
BILBOKO UDALAK ERASTOP/AGRESTOP APLIKAZIO MUGIKORRARI ESKAINI DIO INFOBILBAO UDAL INFORMAZIO BULETINAREN ALE BERRIA
behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31
Aplikazioaren 24.000 deskarga lortu dira, 8.300 IOSen eta 15.700 Androiden.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)