6.2. Auzoko eta komunitateko polizian oinarritutako arreta eredu osoa aplikatzea.

Bilbok etengabe egiten du lan udaltzaingoaren arreta hobetzeko eta auzo bakoitzean auzokideei hurreratzeko, besteak beste, auzoko eta komunitateko polizia ereduaren hautua eginaz, herritarrei arreta zerbitzu oso eta kanal-aniztuna eskaintzeko.
Gaur egun arretarako kanalak telefonozko arretan, ikuskaritzetan salaketak jasotzean eta kaleko patruilen interakzioan oinarritzen dira. Urte hauetan garatu eta ezarri beharreko eredu berriak herritarrekin harremanak izateko modu berriak sortuko ditu, administrazio elektronikoaren eta teknologia berrien ahalmena aprobetxatuaz, salaketak mugikortasunean jasotzea erraztuaz eta segurtasun publikoaren arloan herritarrek parte hartzeko eredu berriak garatuaz. Horrek guztiak izango duen emaitza eredu berri oso bat izango da, arreta estandarizatua, hurrekoa eta kalitatezkoa bermatuko duena.

Helburua
6. Bizikidetza eta segurtasuna.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Segurtasuna eta bizikidetza, Herritarrentzako arreta, Oinarrizko zerbitzuak
Arreta osoa eredua abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%5

Jarraipena

Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

Aurrerapen nabarmenik gabe aurreko segimendutik.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Arreta osoa eredua abian jartzean izandako aurrerapen-maila.: %5
Dokumentuak
  • BILBOKO UDALAK HIRIAREN SEGURTASUNAREN ALDEKO ITUNA SINATZEA ADOSTU DU
    behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31

Lizitazioa ahalbidetzen duen aurretiazko azterlana burutu da, egungo Arreta-sistemen Diagnostikoan gauzatuko dena.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Arreta osoa eredua abian jartzean izandako aurrerapen-maila.: %5