6.7. Bizikidetzaren Behatokiaren lana auzo gehiagotara hedatzea.
“Bizikidetzaren Behatokiak” Bilbon herritarren elkarbizitza hobetu nahi du gatazkak goiz identifikatuaz eta konponduaz eta gizartearen aurkako jarrerak kontrolatuaz eta zuzenduaz. Orain arte lortutako esperientzia oso positiboa izana da, eta horregatik indartu eta hedatu nahi dira bere esku-hartze lanak Bilbon.
Ildo horretan, Udalak Behatokiaren lanen ezaupidea eta ikusgaitasuna areagotu gura ditu, eta haren prebentzio eginkizunean sakondu nahi du, auzoetako funtsezko eragileekin harreman jarraitua mantenduaz. Besteak beste, Behatokiaren Zerbitzu Gutun bat lantzea aurreikusten da, eta auzo guztietan haren lanari buruzko berariazko zabalkunde eta komunikazio ekintzak egitea.
- Helburua
- 6. Bizikidetza eta segurtasuna.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Kudeaketa aurreratua, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Segurtasuna eta bizikidetza, Bizikidetza
- Eremu geografikoak
- Guztiak
%60
Jarraipena
Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
Behatokiaren zereginak “hobetzeko eta ikusarazteko” lanarekin jarraitu da, gatazken identifikazioaren eta kudeaketaren bidez eta jarduera antisocialen kontrolaren eta zuzenketaren bidez.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
- Dokumentuak
-
HERRITARREN SEGURTASUN SAILAREKIN HARREMANETAN JARTZEKO
behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31
EGITEKE.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)