6.6. Auzoetan segurtasunik gabeko guneak minimizatzea.

Auzoen segurtasunik gabeko guneak identifikatzea garrantzi handiko elementua da Bilboko prebentziozko segurtasun ereduan, eta horren gainean ari gara lanean, hiriko hiriguneak inklusio, segurtasun, erresilientzia eta iraunkortasun handiagoa izatea lortze aldera.
Horretarako, Udalak auzoetan detektatzen diren segurtasunik gabeko puntuetan etengabe ekinean jarraituko du. Dagoeneko identifikatuta dauden guneak berraztertuaz eta segurtasunik gabekotzat jotzen diren edo izan daitezkeen gune berriak identifikatuaz eta katalogatuaz. Identifikazio fase honen ondoren, kasu bakoitzerako ekintza konkretuak zehaztu eta gauzatuko dira (argiteria hobetzea, irisgarritasun elementuak, oinezkoen pasabide berriak, arkitektura oztopoen konponbideak…).

Helburua
6. Bizikidetza eta segurtasuna.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Berdintasuna, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Segurtasuna eta bizikidetza, Oinarrizko zerbitzuak
Eremu geografikoak
Guztiak
Auzoetan segurtasunik gabeko guneak minimizatzeko plana abian jartzean izandako aurrerapen-maila.

%70

Jarraipena

Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

Auzoko lantegi guztietan txertatu dira herritarrek arriskutsutzat hartzen dituzten puntuen detekzioa eta sailkapena, puntu horietan esku hartzeko emaitzak lortuz, emaitzen ebaluazioarekin batera.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Auzoetan segurtasunik gabeko guneak minimizatzeko plana abian jartzean izandako aurrerapen-maila.: %70
Dokumentuak
  • BILBOKO UDALAK BURUTU DU SEGURTASUN TAILERRAK ERATZEKO EGINKIZUNA, SAN INAZIOKOA ABIARAZITA
    behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31

Auzoko lantegi guztietan txertatu dira herritarrek arriskutsutzat hartzen dituzten puntuen detekzioa eta sailkapena, puntu horietan esku hartzeko emaitzak lortuz.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Auzoetan segurtasunik gabeko guneak minimizatzeko plana abian jartzean izandako aurrerapen-maila.: %60