6.8. Herritartasunaren eta aniztasunaren udal plan berria.
Bilboko Udalak bereganatu egiten du Bilbo kohesionatu eta berritzaile baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa, garapena eta bizi kalitatea nagusi izan daitezen. Helburu horren barruan, Bilbok kulturarteko gizarte bat garatzearen hautua egiten du, ezberdintasunak berdintasun esparru batean onartuaz eta herritarren baliabide aniztasuna indartuaz, gehitzeko eta elkarrekin hiria garatzen laguntzeko. Guztiek parte aktiboki hartuko duten hiri bat, eta bizikidetza proiektu komunean parte hartzeko pertsona guztiei aukera emango zaiena.
Horretarako, “Herritartasunaren eta Aniztasunaren Udal Plan” berri bat garatuko da, zeharretara zabalduko dena, etorkinak udalaren bizitza politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalean txertatzeko. Plan horren lehentasun ildoak gizarte kohesiora, kulturarteko bizikidetzara eta inklusiozko herritartasun bat lortzera bideratuko dira.
- Helburua
- 6. Bizikidetza eta segurtasuna.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Bizikidetza, Berdintasuna, Segurtasuna eta bizikidetza, Balioak
%20
Jarraipena
Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
Amaitu da “Herritartasuneko eta Aniztasuneko III. Planaren” barneebaluazioko prozesua III. Plana diseinatzeko, prozesu parte-hartzaileen bitartez eta lineako plataforma bat zein lineako eztabaida-taldeak baliatuz. Guztira, planean, koordinazioko eta parte-hartzeko 10 egitura daude inplikatuta.
Horren ondorioetan eta ekarpenetan oinarrituta, “Herritartasuneko eta Aniztasuneko III. Planerako” proposamena prestatu egin da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
- Dokumentuak
-
HERRITARREN ETA ANIZTASUNAREN UDAL PLANA
behera kargatu -
BILBAO CIUDAD INTERCULTURAL FACEBOOK
behera kargatu -
BILBAO CIUDAD INTERCULTURAL TWITTER
behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31
Hasi da “Herritartasuneko eta Aniztasuneko III. Planaren” barne- ebaluazioko prozesua III. Plana diseinatzeko, prozesu parte-hartzaileen bitartez eta lineako plataforma bat zein lineako eztabaida-taldeak baliatuz. Guztira, planean, koordinazioko eta parte-hartzeko 10 egitura daude inplikatuta.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)