5.2. Arte Ederren Museoa handitzea.

Bilboko Arte Ederren Museoak etapa berri bat hasi du, modernizatzea eta haztea ikusmiran dituela. Museoaren patronatuko gainerako kideekin elkarlanean, Museoari edertiaren behar berrietarako nahikoa eta egokitua den espazio bat ematea bilatuko da, bere arkitekturaren kalitatea gordeaz, instituzioaren identitate ikurra baita, eta bere irisgarritasuna eta ingurumen iraunkortasuna hobetuaz.
Handitze proiektuak Museoaren bilduma aberatsen aurkezpena hedatzeko eta haren erakusketa, heziketa eta zabalkunde programak goranahi handienarekin garatzeko nahikoa izango diren espazio gehigarriak emango dizkio. Horren paralelo, kontserbazio eta ikerketa zerbituak hedatzeko hautabide bat planteatzen du, gaur egun dauden azpiegituren edukierak mugatzen baititu.

Helburua
5. Kultura eta kirola.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Kultura eta aisia, Enplegua eta talentua, Ekonomiaren Garapena, Obrak eta azpiegiturak, Turismoa
Arte Ederren Museoa handitzeko obren aurrerapen-maila.

%65

Jarraipena

Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

2021eko lehenengo hiruhilekoan, Egikaritzapen-proiektua amaitu da. Obrak esleitzeko lizitazioa egin da.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Arte Ederren Museoa handitzeko obren aurrerapen-maila.: %65
Dokumentuak
  • BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOAK ETA ELEIZ MUSEOAK BAT EGIN DUTE BIZKAIKO ONDARE ARTISTIKOA IKERTU ETA HEDATZEKO, LEHENENGO LANKIDETZA-AKORDIOAREN BITARTEZ
    behera kargatu
  • BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOAREN PATRONATUAK IRAGARRI DU HANDITZE-LANAK 2021EKO IRAILEAN HASIKO DIRELA
    behera kargatu
  • BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOAK ETA ELEIZ MUSEOAK BAT EGIN DUTE BIZKAIKO ONDARE ARTISTIKOA IKERTU ETA HEDATZEKO, LEHENENGO LANKIDETZA-AKORDIOAREN BITARTEZ
    behera kargatu
  • BILBOKO UDALAK PLANGINTZAKO AHOLKU KONTSEILUAN AURKEZTU DITU ARTE EDERREN MUSEORAKO PLAN BEREZIA ETA BASURTUKO MEDIKUNTZA ETA ERIZAINTZAKO FAKULTATERAKO PLAN BEREZIA
    behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31

Zenbait ekintza burutu dira museoa handitzeko; besteak beste, aipatu behar da Nazioarteko Arkitektura Lehiaketa. 2020ko abenduan, Museoa Handitzeko eta Birgaitzeko Proiektua aurkeztu zen.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Arte Ederren Museoa handitzeko obren aurrerapen-maila.: %25