5.10. Errugbia eta bere balioak sustatzea.
Bilbok egin duen hautua errugbian egitea Bilboko gazteen artean bultzatzea da, errugbia gazteentzat heziketarako eta balio positiboak sortzeko tresnatzat hartuta, eta herritarren ongizatea eta osasuna hobetzen lagundu dezakeen aisia osasungarriaren eragile gisa. Beste alde batetik, kategoria goreneko errugbi talde bati laguntzeko behar den oinarrizko egitura lortzera ere heldu nahi da.
Horretarako, kirol instalazioak hobetuko dira eta kirola bera ikusgai egiteko ekintzak bultzatuko dira. Instalazioei dagokienez, Zorrotzako errugbi zelaia (zelaia eta aldagelak) eta Errekaldeko zelaia (aldagelak eta gimnasioa) hobetu eta egokituko dira. Ikusgai egiteari dagokionez, gazteen artean zabalkunde kanpainak egingo dira errugbian egiten duten klubekin eta ikastetxe elkartuekin elkarlanean, 500 jokalari, neska-mutil, izatera heltzea helburu hartuta.
- Helburua
- 5. Kultura eta kirola.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Kultura eta aisia, Kirola, Haurrak eta adingabeak, Gazteria, Osasuna, Balioak
- Eremu geografikoak
- 7. barrutia (Errekalde), 8. barrutia (Basurtu-Zorrotza)
%65
Jarraipena
Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
Zorrotzako Errugbi-zelaia funtzionamenduan jarri da, aldagelen proiektuaren idazketa kontratatuz. Horrez gain, Rekaldeko Errugbizelaiko aldagelak eta gimnasioa funtzionamenduan jarri dira.
Prestakuntza-jarduerei dagokienez, 10 garatu dira Rekaldeko eta Otxarkoagako ikastetxe, ikastola eta institutu desberdinetan.
Errugbia egitea sustatzeari dagokionez, guztira, 358 lizentzia mantentzen dira (289 gizon eta 69 emakume).
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
- Dokumentuak
-
BILBOKO UDALAK 500.000 EURO BAINO GEHIAGO EMANGO DITU BILBON KIROL EKIMENAK EGITEN DITUZTEN KLUB ETA ERAKUNDEENTZAT
behera kargatu -
BILBOKO ZORROTZA AUZOAK ERRUGBI ZELAI BERRIA DU
behera kargatu -
AUZO ACTIVE, BILBOKO UDALAK GAZTEENTZAT PRESTATZEN DUEN AISIALDI KIROLEZKO ETA OSASUNGARRIKO PROGRAMAK AMAIERA EMAN DIO DENBORALDIARI, 35 JARDUERA ETA 600 INGURU PARTE HARTZAILE IZAN DITUELARIK
behera kargatu -
BILBOKO UDALAK ERREKALDEKO ERRUGBI ZELAIKO ALDAGELETAKO, KOMUNETAKO ETA ERABILERA ASKOTARAKO ESPAZIOETAKO OBRAK HASI DITU
behera kargatu -
JUAN MARI ABURTO ALKATEAK HARRERA EGIN DIO UNIVERSITARIO BILBAO RUGBY TALDEARI, OHOREZKO B MAILARA IGO OSTEAN
behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31
Zorrotzako Errugbi-zelaia funtzionamenduan jarri da. Horrez gain, Rekaldeko Errugbi- zelaiko aldagelak eta gimnasioa.
Prestakuntza-jarduerei dagokienez, 10 garatu dira Rekaldeko eta Otxarkoagako ikastetxe, ikastola eta institutu desberdinetan.
Errugbia egitea sustatzeari dagokionez, lizentzia kopurua 2018an baino 38 gehiagokoa da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)