4.6. Gazteen boluntariotza sustatzeko programa berria.
Udalak gazteen boluntariotza indartu nahi du gazteek “Balioen Hiria” eraikitzen parte hartzeko eta konpromisoa hartzeko, boluntariotza programa berri bat abiaraziaz. Bilboko gazteek tokiko eta Europakoa boluntariotza proiektuetan parte hartzea bultzatzeko kondiziorik egokienak sortzea eta tokiko proiektuetan Europako gazte boluntarioen harrera hobetzea da programaren helburua.
Programa martxan jartzeak boluntariotza proiektu eta aukera guztien informazio osoa izango duen webgune berri bat irekitzea ekarriko du, eta tresna bikaina izango da ikastetxe eta unibertsitateetarako sentsibilizazio eta informazio kanpaina espezifikoak egiteko eta zabalkunderako eta kontsultarako. Beste alde batetik, laguntasun zerbitzu bat sortuko da Europako Elkartasun Gorputzaren bitartez tokiko eta Europako boluntariotza proiektuetan parte hartu nahi duten boluntario gazteentzat eta bertoko antolakundeentzat.
- Helburua
- 4. Gaztedia, balioak, hezkuntza eta prestakuntza.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Gazteria, Balioak
%80
Jarraipena
Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
Programa onetsi egin da eta abian jarri dira Talde Eragilea eta Think Tank, gazteen boluntariotzari buruzko udal-informazioa emateko bulego berria abian jarriz.
Gainera, Bilboko Gazteen Boluntariotzaren Mapa zehaztu eta abian jarri da eta informazio eta hedapenerako web-espazio berria ireki da, besteak beste, albiste eta deialdiekin dinamizatuko den espazio gisa sortutakoa. Halaber, gazteentzako eta boluntariotza-erakundeentzako informazioko eta laguntza pertsonalizatuko zerbitzu bat sortu da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
- Dokumentuak
-
BILBOKO UDALAK GAZTEEN BOLUNTARIOTZA ETA PARTE HARTZEA SUSTATZEKO LEHEN PROGRAMA AURKEZTU DU
behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31
Programa onetsi egin da eta abian jarri dira Talde Eragilea eta Think Tank. Programaren barruan 10 proiektu gauzatu dira, 13 kolaborazio egin dira, 5 sentsibilizazio-ekintza burutu dira, eta guztira 85 entitatek parte hartu dute.
Gainera, Bilboko Gazteen Boluntariotzaren Mapa zehaztu eta abian jarri da eta informazio eta hedapenerako web-espazio berria ireki da, besteak beste, albiste eta deialdiekin dinamizatuko den espazio gisa sortutakoa.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)