4.8. Familia bateragarri egiten laguntzeko zerbitzuak hobetzea.

Arretaren erdigunean pertsonak jartzen dituen gobernantza eredu batetik, Udalak familien bateragarritasun beharren arreta euren bizileku naturalean hobetu nahi du. Horrek laguntza zerbitzuak, ekipamenduak eta jarduerak hurbiltasun ikuspegitik hobetzea dakar.
Bateragarri egiteaz hiriak dituen beharrak berraztertzetik abiatuta, familia gazteen dentsitaterik handiena duten auzoetako haurgune eta kidegune sarea zabaldu eta hobetzea pentsatu da. Hortaz, aurreikusita dago Abando barrutian haurgune-kidegune berri bat irekitzea eta Basurtuko eta Zazpikaleetako haurgune-kideguneak handitzea. Hobekuntza horiekin batera haur programazioaren udal agenda berri bat egingo da instalazio guztietarako.
Izen emateak eta erreserbak egiteko aplikazio berri bat funtzionatzen jartzea ere pentsatuta dago, zerbitzuetara hobeto heldu ahal izateko.

Helburua
4. Gaztedia, balioak, hezkuntza eta prestakuntza.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Familia, Haurrak eta adingabeak
Eremu geografikoak
5. barrutia (Ibaiondo), 6. barrutia (Abando), 8. barrutia (Basurtu-Zorrotza)
Familia bateragarri egiten laguntzeko ekintzen aurrerapen-maila.

%35

Jarraipena

Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

Alde Zaharreko haurgunea/kidegunea handitzearekin eta hobetzearekin lotutako proiektua egiten ari da.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Familia bateragarri egiten laguntzeko ekintzen aurrerapen-maila.: %35
Dokumentuak
  • BILBOKO UDALAREN HAURGUNE ETA KIDEGUNE PROGRAMAK IRAILEAN HASIKO DIRA BERRIRO
    behera kargatu
  • HAURGUNE-KIDEGUNE WEBGUNEA
    behera kargatu
  • BILBOKO UDALAK LEKU GEHIAGO ESKAINIKO DITU HAURGUNE PROGRAMAN, BILBOKO UMEEN FAMILIA BIZIMODUA ETA AISIALDI HEZIGARRIA UZTARTZEARREN
    behera kargatu
  • ZIENTZIA DA PROTAGONISTA BILBOKO UDALAREN UDALEKUETAKO JARDUERETAN
    behera kargatu
  • BILBOKO UDALAK ONLINE MINTEGIA ANTOLATU DU ERANTZUNKIDETASUNAZ ETA KONTZILIAZIOAZ BIHAR, MARTXOAK 10, EGUAZTENA
    behera kargatu
  • UMEEN AISIALDIKO ETA FAMILIAREN KONTZILIAZIORAKO HAURGUNE ETA KIDEGUNE UDAL PROGRAMAK IRAILAREN 14AN HASIKO DIRA
    behera kargatu
  • BILBOK HIRI-UDALEKUAK IZANGO DITU UMEENTZAT, ETA AISIALDI HEZIGARRIKO JARDUERAK NERABEENTZAT
    behera kargatu
  • ASTE SANTURAKO KONTZILIAZIO ETA UMEEN AISIALDI HEZIGARRI ETA OSASUNGARRIKO UDAL PROGRAMETAN IZENA EMATEKO EPEA HASI DA
    behera kargatu
  • BILBOKO UDALAK HAURGUNE BERRI BAT JARRIKO DU ABIAN ABUSU AUZOAN
    behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31

Basurtuko zerbitzua handitu da, astean 2 egunetik 3 egunetara eta, horrez gain, Abandoko haurgune/kidegunea ireki da.

Gainera, hasiera batean aurreikusi ez ziren zenbait hobekuntza-ekintza burutu dira. Erabiltzaileen adina handitu da eta 3tik 5 urtera bitarteko haurrak txertatu dira zenbait zentrotan egiten ari den programa pilotu batean. Arrakastatsua izan denez, ekipamendu guztietara hedatu egingo da 2021eko irailetik aurrera.

Osasun-krisialdia gorabehera, udalekuen programazioa mantendu da, eta haurguneen/kideguneen programaren hasiera irailera aurreratu da (urrian izan ohi da).

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Familia bateragarri egiten laguntzeko ekintzen aurrerapen-maila.: %35