4.2. Haur eskola berriak irekitzea.

Bilboko Udala konpromisoa hartuta dago haurtzarotik hezkuntza zerbitzu eta azpiegiturak bideratzearekin eta gurasoen lana bateragarri egitearekin, eurentzat haur eskolak jarriaz hiriko auzoetan. Zeregin honekin jarraitu nahi da, orain dagoen 14 haur eskolako sarea handituaz.
Horretarako, aurreikusita dago beste 2 haur eskola jartzea, Iruartetan (2020-2021 ikasturtean) eta Indautxun (2022-2023 ikasturtean), eta horrek 84 postu gehiago emango ditu (42 postu haur eskola bakoitzean). Matiko, Zurbaran eta Santutxuko haur eskoletan hobekuntza eta handitze lanak egin behar direla ere nabaritu da; agintaldi honetan proiektu espezifikoak diseinatuko dira horietarako.

Helburua
4. Gaztedia, balioak, hezkuntza eta prestakuntza.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Hezkuntza, Euskara, Familia, Haurrak eta adingabeak
Eremu geografikoak
2. barrutia (Uribarri), 6. barrutia (Abando), 4. barrutia (Begoña)
Haurreskolak irekitzeko eta hobetzeko proiektuen aurrerapen-maila.

%50

Jarraipena

Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

Espazio bat erosi egin da Indautxuko Haur-eskolarako eta obrarekin hasi da; 2023ko urtarrilean inauguratzea aurreikusten da. 

Era berean, Matiko, Zurbaran eta Mina del Morroko haur-eskola berrien proiektuen diseinuan eta onespenean lan egin da.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Haurreskolak irekitzeko eta hobetzeko proiektuen aurrerapen-maila.: %50
Dokumentuak
  • MIRIBILLAKO IRUARTETA UDAL HAURRESKOLA BERRIAK 2021EKO URTARRILEAN IREKIKO DITU ATEAK
    behera kargatu
  • BILBOKO UDALA INDAUTXUKO UDAL HAURRESKOLA BERRIA ERAIKITZEN HASI DA
    behera kargatu
  • BILBOKO ALKATEAK IRUARTETA UDAL HAURRESKOLA BERRIA BISITATU DU MIRIBILLAN, 2 URTE ARTEKO UMEENTZAKO 42 PLAZEKIN
    behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31

Bukatu dira Iruartetako Haur-eskolako obrak eta 2020ko amaieran inauguratu ahal izan da.

Gainera, espazio bat erosi egin da Indautxuko Haur-eskolarako eta obrarekin hasi da.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Haurreskolak irekitzeko eta hobetzeko proiektuen aurrerapen-maila.: %40