3.5. Bizikleta zidorren sarea handitzea.
Bizikleta finkatu eginda lehentasunezko garraiobide gisa hirian. Aisiarako erabiltzeaz gain, gero eta gehiago erabiltzen du jendeak beribilaren edo beste garraio mota batzuen ordez.
2019an bizikleta zidorren sarearen kalitatezko, funtzionaltasunezko eta hierarkiazko irizpideak ezarri ondoren (50 km/h-ko zirkulazio abiadura duten bide zatietan bide zati bereiziak, bide zati konpartituak), datozen urteotan egokitu egingo da dagoen sarea irizpide horietara, eta aurrera egingo dugu bizikleta zidor sarea eraikitzen, helburu batekin: 2023an guztira 80 km-ko zidor sarea (bereizia eta konpartitua)
edukitzea txirringaz ibiltzeko.
- Helburua
- 3. Garraioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Osasuna, Trafikoa eta mugikortasuna, Espazio publikoa, Obrak eta azpiegiturak, Ingurumena
- Eremu geografikoak
- Guztiak
%35
Jarraipena
Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
Bizikletentzako azpiegituraren garapenean aurreratu da, bai gainerako motordun ibilgailuekin partekatutako galtzadan, bai trafikotik bereizitako azpiegituran, non bizikletentzako segurtasun-baldintzak egokiak ez diren.
Udaletxeko zubiko bidegorriaren obra esleitu da; bidegorri-proiektua zehaztu egin da Gehry zubitik Zarandoa pasealekura; plaza Biribilaren eta Atxuriren arteko konexioa egikaritu egin da eta, Bizkaiko Foru Aldundiarekin, hitzarmen bat sinatzeko fasean dago, Zorrotza-Barakaldo arteko bizikletentzako konexioa egikaritzeko.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
- Dokumentuak
-
LASTER HASIKO DIRA UDALETXEKO ZUBIKO BIDEGORRI BERRIA EGITEKO LANAK
behera kargatu -
BILBOKO UDALAK OINEZKOENTZAKO PASEALEKUA EGINGO DU BIDEGORRIAREKIN OLABEAGAN, VENTOSA BIDETIK SAN NIKOLASERAINO
behera kargatu -
BILBOK ETA BARAKALDOK EUREN BIDEGORRI-SAREAK KONEKTATZEN DITUZTE BI UDALERRIEN ARTEKO JOAN-ETORRI SEGURUAK ERRAZTEKO
behera kargatu -
BILBOK BIZIKLETA-SAREA HANDITU DU, SABINO ARANAKO BIDEGORRIAREN INAUGURAZIOAREKIN
behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31
Jaen kaleko bidegorria egin da, eta Udaletxeko Zubiko konexio berria egiteko prozesuan dago.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)