3.10. BilboBus autobusak berritzea ibilgailu elektriko eta hibrido berriak hartuaz.
Bilboko Udalak herritarren osasuna eta bizi kalitatea hobetzera bideratzen ditu bere mugikortasun politikak. Horregatik, autobusetan eta udal ibilgailuetan zero igorpen duten hautabideak hobestea bultzatzen du, partikula kutsagarrien emisioa eta CO2 emisioak mugatzeko.
Helburua herri garraiorako iraunkortasun handiagoko autobus multzoa lortzea da, eta horrexegatik eskuratzen ari gara entxufatzerik behar ez duten autobus hibridoak eta % 100 elektrikoak. 2023ra begira, helburua daBilbobusen 141 autobusetatik 104 ibilgailu iraunkorrak izatea.
- Helburua
- 3. Garraioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Ingurumena, Trafikoa eta mugikortasuna, Osasuna, Oinarrizko zerbitzuak
%100
Jarraipena
Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
Udal-ibilgailuen elektrifikazio-proiektuak garatzen jarraitu da, bai Bilbobusak, taxiak eta zamalanetarako ibilgailuak, bai bizikletak.
Gehitu dira 100 bizikleta elektriko eta zamalanetarako 10 ibilgailu.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
- Dokumentuak
-
BILBOBUS AENOR-EN BIKAINTASUN-ZIURTAGIRIA LORTZEN DUEN LEHEN GARRAIO-OPERADOREA DA
behera kargatu -
BILBOBUS ETA MAPFRE FUNDAZIOA ELKARLANEAN ARI DIRA KAMIOIEN ETA AUTOBUSEN INGURUETAN IZATEN DIREN ANGELU ITSUEN ARRISKUEZ OHARTARAZTEKO
behera kargatu -
BILBOBUS WEBGUNEA
behera kargatu -
BILBOBUSEK, 2020AREN HASIERAN, BERE FLOTAREN EHUNEKO 28A BERRIA ETA JASANGARRIAGOA IZANGO DU
behera kargatu -
BILBOBUSEK FLOTAREN %20 BERRITUKO DU URTEA AMAITU BAINO LEHEN
behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31
Udal-ibilgailuen elektrifikazio-proiektuak garatzen jarraitu da.
3 autobus elektriko eta 29 hibrido gaineratu dira.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)