3.7. Argindarrezko ibilgailuaren erabilera erakargarri egitea.
Bilboko Udalak mugikortasuna karbonogabetzea bultzatzen du, ibilgailu elektrikoaren erabilera sustatuaz. Horrek airearen kalitatea hobetzen eta, beraz, kutsaduraren efektuen mendean gutxiagodaudenez, Bilboko biztanleen osasuna hobetzen laguntzeaz gain, kutsadura akustikoa
gutxitzen eta, beraz, horri lotutako gaixotasunak gutxitzen ere laguntzen du.
Helburu horretan aurrera egiten jarraitze aldera, elektrolineak jartzeko plan bat garatuko da eta udal aparkalekuetan birkargatzeko puntuak instalatzea bultzatuko da.
Era berean, Bbilborako birkargatze “zerbitzu/negozio/kontzesio eredu” egokiena zein den erabakiko da, birkargatzeko puntuen oraingo hitzarmena 2021ean amaitzen denean. Horretarako, beste hirietan erabiltzen diren kudeaketa eredu guztiak aztertuko dira. Azterketak argindarrezko ibilgailuetarako birkarga puntuen azpiegitura ere zehaztuko du, nahikoa izan dadin eta herritarren eskaera aurreikuspenari egokituta egon dadin, bai lurrazalean bai sestra azpian.
- Helburua
- 3. Garraioa, mugikortasuna eta irisgarritasuna.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Ingurumena, Obrak eta azpiegiturak, Osasuna, Trafikoa eta mugikortasuna
%35
Jarraipena
Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
Ibilgailuen elektrifikazio-proiektuak garatzen jarraitu da. Zehazki, zamalanetarako 10 ibilgailu elektriko erostea lagundu da. % 100ean elektrikoak diren eta Bilbon egoitza duten ibilgailuak 468 dira.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
- Dokumentuak
-
BILBOKO UDALAK ETA ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEAK MUGIKORTASUN ELEKTRIKOA SUSTATZEKO TOPAKETA ANTOLATU DUTE KONTZESIONARIOEKIN BATERA
behera kargatu -
BILBON, HAMAR FURGONETA ELEKTRIKO BERRI DAUDE UDALAK EMANDAKO DIRULAGUNTZARI ESKER
behera kargatu -
MUGIKORTASUN ELEKTRIKOA WEBGUNEA
behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31
Ibilgailuen elektrifikazio-proiektuak garatzen jarraitu da, zama-lanetako 10 ibilgailu, 100 bizikleta elektriko, eta 3 autobus elektriko eta 29 hibrido gaineratu dira.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)