8.4. Auzo Bihotzak garatzen jarraitzea.

Auzo Bihotzen proiektua hiri proiektu estrategiko moduan aurkeztu zen Bilboko auzo guztien garapen orekatua bideratzeko. Auzo horietarako hiriberritze ekintzak egiten ari dira, eta gizarte, kultura eta ekonomia bizitza bultzatzen duten espazioak garatzeko ekintzak ere bai, euren nortasuna sendotzeko eta auzo‒erdialde sare batean txertatzeko.
Ekintzak hasierako fasean 36 auzoetatik 18tan zentratu dira, eta profil adierazgarrienak hautatu dira. Datozen urteotan Uribarriko obrak amaitzeko asmoa dago, eta Deusturekin eta San Ignazio‒Elorrietarekin konektatzen ere amaitzeko asmoa. Era berean, eraikuntza proiektu berriak egingo dira Santutxu auzoan (Karmelo plaza), Deustun (San Pedro Doneperiaga plaza) eta Ibaizabal Abusun (Ibaizabal zelaia eta Ibaieder parkea). Proiektuak Barrutiko Kontseiluekin adostuta zehaztu eta diseinatuko dira.

Helburua
8. Auzoen garapena.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Espazio publikoa, Obrak eta azpiegiturak, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Ekonomiaren Garapena, Hiri-plangintza
Eremu geografikoak
1. barrutia (Deustu), 2. barrutia (Uribarri), 5. barrutia (Ibaiondo), 4. barrutia (Begoña)
Auzo Bihotzen proiektuko obrak gauzatzean izandako aurrerapen-maila.

%66

Jarraipena

Jarduketen segimendua 2021ko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

Jarduketak Santutxun, Elorrietan eta La Peñan abiarazi egin dira eta La Peñakoak ia-ia bukatuta daude. Era berean, Deustuko San Pedroko obrak lizitatu dira eta abian jarri dira. Orain, gainerako jarduketak zehazten ari dira.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Auzo Bihotzen proiektuko obrak gauzatzean izandako aurrerapen-maila.: %66
Dokumentuak
  • BILBOKO UDALAK DEUSTUKO DONE PETRI PLAZA URBANIZATZEKO LANAK HASI DITU (2021 02 03) (behera kargatu)
  • BILBOKO UDALAK ELORRIETAKO AUZOKO BIHOTZA INDARTU DU, AISIALDIRAKO ETA EGONALDIRAKO GUNE ESTALI BERRI BAT SORTUZ (2020 12 07) (behera kargatu)
  • BILBOKO UDALAK HOBEKUNTZAK EGIN DITU SANTUTXUKO KARMELO PLAZAN, LOREZAINTZA MODU BEREZI BATEKIN ETA EGONLEKU BERRITUEKIN (2020 11 13) (behera kargatu)
  • BILBOKO UDALAK ABUSUKO IBAIEDER PARKEAREN ERALDAKETA AMAITU DU, HIRU EGONLEKU BERRI EGINDA (2021 04 22) (behera kargatu)
  • BILBOKO UDALAK ERALDAKETAREN EREDU BIHURTU DU URIBARRIKO AUZO-BIHOTZA, LA PINZA BERRESKURATURIK (2020 01 09) (behera kargatu)
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31

Se han puesto en marcha las actuaciones en Santutxu, Elorrieta y la Peña, de las cuales las de la Peña están prácticamente finalizadas. Asimismo se ha llevado a cabo la licitación de las obras de San Pedro de Deusto y se están definiendo las actuaciones restantes.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Auzo Bihotzen proiektuko obrak gauzatzean izandako aurrerapen-maila.: %33