8.6. Bilboko auzoak hiriberritzeko plana.

Bilbok hiriko auzo guztiak modu kohesionatu eta orekatuan garatzea du helburu, bai hirigintzaren aldetik bai ekonomiaren eta gizartearen aldetik ere, haien arteko oreka sustatuaz eta auzoak gero eta osasungarriagoak eta adiskidetsuagoak izan daitezen bultzatuaz, zerbitzu hurbilagoak dituztenak gazteentzat eta auzokoentzat oro har.
Testuinguru horretan, Udalak auzoak eraldatzeko plana bat prestatu eta ezarriko du, ikuspegi osoa harturik eta ekintza faktore-aniztunak epe laburrean eta epe ertainean eginaz. Planak auzoak biziberritzeko ekintza eta proiektu estrategikoak zehaztuko ditu 2050 urtea helmuga jarrita, premia handienak dituzten auzoei arreta berezia eskainiaz.

Helburua
8. Auzoen garapena.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Espazio publikoa, Gazteria, Obrak eta azpiegiturak, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia, Adinekoak, Hiri-plangintza, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea
Eremu geografikoak
Guztiak
Auzoak hiriberritzeko planaren funtsezko ekintzen definizioan eta ezarpenean izandako aurrerapen-maila.

%40

Jarraipena

Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

Aurrerapen nabarmenik gabe aurreko segimendutik.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Auzoak hiriberritzeko planaren funtsezko ekintzen definizioan eta ezarpenean izandako aurrerapen-maila.: %40
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31

Auzoen diagnostiko sozioekonomikoa amaitu da eta Hiri- agendaren esparru estrategikoarekin lerrokatzeko dokumentua idazten hasi gara, baita Bilboko birgaitze-guneen azterlan teknikoa ere.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Auzoak hiriberritzeko planaren funtsezko ekintzen definizioan eta ezarpenean izandako aurrerapen-maila.: %10