8.1. Barrutiko Udaltegiak hobetzea.

Barrutiko Udaltegien azpiegiturak eta instalazioak aztertzea, funtsezko tresnak baitira udal izapideen kudeaketa deszentralizatzeko eta herritarrek parte hartzeko eta herritarrei arreta egiteko.
Egin behar den hobekuntza lana 3 Udaltegi birmoldatu, egokitu eta handitzea da, horrela jarduera eta zerbitzu berriak egin ahal izateko, eta zehazki:
• Barrainkua kalean dagoen Abandoko Barrutiko Udaltegi berriaren jarduera hastea, birmoldatu eta handitu ondoren.
• Basurtuko Barrutiko Udaltegia egokitzeko lanak.
• Zorrotzako Udaltegi berria birmoldatzeko eta/edo kokapenez aldatzeko azterketa.

Helburua
8. Auzoen garapena.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Herritarrentzako arreta, Obrak eta azpiegiturak, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia
Eremu geografikoak
6. barrutia (Abando), 8. barrutia (Basurtu-Zorrotza)
Barrainkua, Basurtu eta Zorrotzako Barrutiko Udaltegien hobekuntzen garapenean izandako aurrerapen-maila.

%60

Jarraipena

Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

Basurtuko Barrutiko Udal Zentroari dagokionez, aurretiazko urrats gisa, obrei ekin zaie La Perreran.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Barrainkua, Basurtu eta Zorrotzako Barrutiko Udaltegien hobekuntzen garapenean izandako aurrerapen-maila.: %60
Dokumentuak
  • BARRUTIKO UDALTEGIAK webgunea
    behera kargatu
  • BILBOKO ALKATEAK ABANDO-INDAUTXUKO UDALTEGI BERRITUA BISITATU DU BARRAINKUA KALEAN (2020 07 21)
    behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31

Abandoko Barrutiko Udal Zentro berria irekitzea eta jarduerei ekitea.

Era berean, Zorrotzako Barrutiko Udal Zentroa birmoldatzeko azterlana egiten hasi da; beraz, prozesuan dago.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Barrainkua, Basurtu eta Zorrotzako Barrutiko Udaltegien hobekuntzen garapenean izandako aurrerapen-maila.: %55