10.1. Administrazio elektronikoa finkatzea eta normalizatzea.

Bilboko Udalak, “Administrazio elektronikoa” izateko duen konpromisoagatik, beste urrats bat eman nahi du agintaldi honetan tramitazio elektronikoaren erabilera herritarren artean sustatzeko eta “365/24 udaletxea” izaterantz aurrera egiteko.
Horretarako, 2 ildo izango dira lantegi. Alde batetik, barruko lan handia egiteko asmoa dago, dauden prozesu eta prozedurak berraztertzen eta estandarizatzen, mundu digitalera egokitzeko, eta azpiegitura eta aplikazio informatiko lagungarriak berritzeko asmoa ere badago. Gaur egun ia 500 prozedura daude, eta horietatik lehentasuna emango zaie izaera administratiboa dutenei eta herritarrengan eragin handiagoa dutenei.
Beste alde batetik, herritarrentzako zabalkunde eta informazio kanpaina bat burutuko da, batez ere barrutietako informazio eta dibulgazio saioetan eta Udalaren webguneko InfoBilbao ataleko berariazko azalpen-edukietan bermatuta.

Administrazio Elektronikoa urgentziaz ezartzeko plana gauzatzean izandako aurrerapen-maila.

%50

Jarraipena

Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

Administrazio elektronikoko plataformaren lizitazioa egikaritu da eta hauxe hartzen du barne horrek: sarrera- eta irteera-erregistroa; jakinarazpenak eta komunikazioak; prozeduren definizioa, dokumentuen kudeaketa eta enpresa lizitatzaileen eskaintzen balorazioa. G-ONCE plataformaren ezarpena, 2022ko urrirako aurreikusten dena.

Era berean, udal-prozedurak aztertzeko eta horien ingeniaritza berriro ezartzeko lizitazioa egikaritu da; gaur egun, azkenengo gorabeherak ebazteko eta produkzioa abian jartzeko fasean dago.

Gainera, administrazio elektronikoko plataforma bat ezarri egin da Udal-etxebizitzetarako, 2021eko uztailean amaituko dena.

Azkenik, UDALBEK espedienteak kudeatzeko plataformaren mantentze-lana burutu da; Bilbaoclick proiektua abian jarri da eta Administrazio-prozeduren Inbentarioa onetsi eta webgunean argitaratu egin da.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Administrazio Elektronikoa urgentziaz ezartzeko plana gauzatzean izandako aurrerapen-maila.: %50
Dokumentuak
  • HERRITARREK MODU ERRAZ ETA SEGURUAGOAN EGIN AHAL IZANGO DITUZTE IZAPIDEAK BILBOKO UDALAREKIN (2021 03 10)
    behera kargatu
  • BILBO SMART CITY EXPO WORLD CONGRESS BILTZARREAN PARTE HARTZEN ARI DA, GOBERNANTZA ADIMENTSUA ETA GIZARTEAREN DIGITALIZAZIOA GAIAK LANDUZ (2020 11 18)
    behera kargatu
  • KONTRATUGILEAREN PROFILA webgunea
    behera kargatu
  • UDAL ETXEBIZITZAK webgunea
    behera kargatu
  • BILBOKO EGOITZA ELEKTRONIKOA (E-UDALA) webgunea
    behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31

Sinatze-politika eta dokumentu-kudeaketako eredua definitu eta onartu dira, eta prozeduren katalogoa prestatzen hasi da.

Egoitza elektronikoa hobetu da izapide berriak eransteari dagokionez: eskabide orokorra, GLLen eskaera, etxebizitzen renove planeko laguntzak, gazteriaren, mugikortasunaren eta hirigintzaren alorretako izapideak, Izenpe-ren Giltza eta Zain plataformak ezartzea (herritarren identifikazio eta sinadura elektronikoak: BakQ (bidean), ahalduntzeen erregistro elektronikoaren integrazioa).

Gainera, erregistro elektroniko bakarra eta ahalduntzeena ezartzen hasi da. Modu berean, jakinarazpen eta komunikazio elektronikoen sistema ezartzen hasi da. Azkenik, sinadura-gordailu berria ebaluatu da eta langile gaituen erregistroa ezartzen hasi da.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Administrazio Elektronikoa urgentziaz ezartzeko plana gauzatzean izandako aurrerapen-maila.: %44