10.4. Irisgarritasun unibertsala eta guztientzako diseinua ikuspegi hartuta herritarrentzako informazioa hobetzea.
Bilboko Udalak lanean jarraitzen du herritarrei zuzendutako udal informazioan eta arretan irisgarritasun unibertsala hobetzen.
Berariaz, herritarrentzat interes handienekoa den informazioari eta dokumentazioari dagokionez, datozen urteotan “irakurketa erraza” kontzeptua estandarizatzen eta orokortzen sakondu gura dugu. Berdintsu, irisgarritasun kognitibo eta sentsorialeko berrikuntza proiektuak garatzen, eta Udalaren pertsonala arlo honetan prestatzen eta sentsibilizatzen.
- Helburua
- 10. Gardentasuna, parte hartzea, zorroztasuna eta kudeaketa ona.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Dibertsitate funtzionala / Irisgarritasuna, Kudeaketa aurreratua, Herritarrentzako arreta, Herritarren parte-hartzea eta gobernu irekia
%41
Jarraipena
Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
Zentzu horretan, aurreratu egin da; ikus-entzunezko 218 dokumentu eta material egokitu dira eta babes-materialak zein antzekoak sortu dira. Gainera, planaren ezarpen-maila onargarria lortu da, lansistemak berrituz eta segurtasun-neurri aplikagarriak txertatuz.
Horrekin batera, aniztasun funtzionalari arreta emateko prestakuntza eskaini zaie 378 pertsonei eta irakurketa errazeko 12 klub sortu dira Liburutegietan.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
- Dokumentuak
-
BILBOKO UDALA IRAKURKETA ERRAZAREN ETA ARRETA IRISGARRIAREN II. PLANA GARATU DU, HERRITARREI EMATEN ZAIEN ZERBITZUA HOBETZEARREN GUZTIENTZAKO IRISGARRITASUNAREN IKUSPEGITIK (2021 07 08)
behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31
Aurreratu egin da; ikus-entzunezko 192 dokumentu eta material egokitu dira eta babes-materialak zein antzekoak sortu dira. Gainera, planaren ezarpen-maila onargarria lortu da, lan-sistemak berrituz eta segurtasun-neurri aplikagarriak txertatuz.
Horrekin batera, aniztasun funtzionalari arreta emateko prestakuntza eskaini zaie 280 pertsonei eta irakurketa errazeko 12 klub sortu dira Liburutegietan.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)