1.1. Zorrotzaurre hiri barruti berritzailea. Hiri Parke Teknologikoaren lehen fasearen garapena.
Zorrotzaurre hiriaren aukeretarako eta etorkizunerako berebiziko lekua da, eta hainbat erabilera izango ditu. Bizitzeko, lanerako eta gozatzeko uharte bat izango da. Ildo horretan, uharte honen bereizgarrietako bat Hiri Parke Teknologiko bat eraikitzea izango da, eta osagai
teknologikoko enpresak eta sormen eta berrikuntza maila handikoak, sektore estrategikoetakoak, sortu eta kokatzeko espazioak prestatuko dira bertan: Industriarako zerbitzu aurreratuak, ekonomia digitala eta kultura eta sorkuntza industriak.
Lehen fase honetan gobernantza, kudeaketa eta sustapen eredua landuko da, ezagutzazko eta teknologiazko enpresen eta eragileen
ekosistema bat erakarri eta sortu ahal izateko. Hori guztia gainerako herri erakundeekin eta gure enpresa ehunaren eragile nagusiekin elkarlanean burutuko da.
- Helburua
- 1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Zientzia eta teknologia, Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua, Industria
- Eremu geografikoak
- 1. barrutia (Deustu)
%20
Jarraipena
Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
Bestelako produktu higiezinen egungo eskariaren eta horiek uhartean bertan izan dezaketen bideragarritasunaren azterlana eguneratu da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
- Dokumentuak
-
BILBOKO UDALAREN OSOKO BILKURAK BEHIN-BEHINEKO ONESPENA EMAN DIO HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKOR BERRIARI (HAPO)
behera kargatu -
BILBOKO UDALAK ETA BILBAO BIZKAIA UR PARTZUERGOAK LANKIDETZA HITZARMEN BAT ONARTU DUTE, ZORROTZAURREKO UHOLDEETARAKO DEPOSITUEN OBRAK EGITEKO
behera kargatu -
BILBOKO UDALAK GARABIAREN ETA PABELLÓN 6-EN BIRGAITZE INTEGRALARI EKINGO DIO, ZORROTZAURREN KULTUR ESKAINTZA SUSTATZEKO
behera kargatu -
ZORROTZAURREKO KUDEAKETA BATZORDEA
behera kargatu -
BILBOKO UDALAK ERABILERARIK GABEKO ESPAZIOAK BERRESKURATU KODITU ZORROTZAKO MUTURREAN, AIRE ZABALEKO KIROL-ESKAINTZAREKIN, EGOTEKO EREMUEKIN ETA IBILBIDE SEGURU ETA IRISGARRIEKIN
behera kargatu -
BILBOKO UDALAK ZORROTZAURREKO BETA 1 ETA BETA 2 ERAIKINEN PLAZAREN URBANIZAZIOARI EKINGO DIO ETA ERAIKINOTAN AIREA GIROTZEKO GEOTERMIA-SISTEMA BAT EZARRIKO DU
behera kargatu -
HIRI BERRONERATZEAREN SAILAK BURUTUTZAT JO DU ZORROTZAURREKO BIZITEGI-ERAIKINEN BIRGAITZEAREN KUDEAKETA, ZEINA SURBISA-K GAUZATU BAITU
behera kargatu -
ZORROTZAURRE, ERAIKUNTZA JASANGARRIAREN EREDU, ARKITEKTURA AURRERATUAREN ETA 4.0 ERAIKUNTZAREN ESTATUKO BILTZARREAN
behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31
Aztertu egin dira, bai Zorrotzaurreko Hiri-barruti Berritzailearen proiektuaren artearen egoera, bai egungo gobernantza-ereduak ere.
Gainera, udal-jabetzako eta hirugarren sektorearen erabilerako lur-zatiak merkaturatzeko aukera desberdinen gaineko analisia burutu da.
Horrekin batera, eragin juridikoen azterlan bat burutu da, Hegoaldeko Lurmuturreko Teknologia Parkeari dagozkion aktiboen parte Euskadiko Teknologia Parkeen Sarearen barruan integratzeari dagokionez.
Azkenik, bileren agenda garatu egin da kluster, elkarte eta enpresa desberdinekin, Zorrotzaurreko Hiri-barruti Berritzailearen etorkizunari buruzko ikuspegia eman dezaten.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)