1.2. Industria 4.0 eta ekonomia digitalerako zerbitzu aurreratuen AS Fabrik zentroaren garapena.
AS Fabrik Bilbao proiektuaren helburua bertoko enpresen lehiakortasuna hobetzea eta Zorrotzaurre prestakuntzaren ekosistema eta erreferentziako ekosistema gisa finkatzea da, erreferentzia, hain zuzen, Industria 4.0 eta ekonomia digitalerako zerbitzu aurreratuen esparruan Bilbon.
Datozen urteetan aurrera jarraituko da proiektuaren 2. fasean, prestakuntza, ekintzailetza eta networking jarduerak eginaz Industria 4.0 inguruan, eta Bilbo eta Zorrotzaurre ezagutza gune, transferentzia gune eta sektoreko jarduera ekonomiko berria sortzeko gune gisa
kokatzeko. AS Fabrik, era berean, elementu nagusia izango da “Bilbo Unibertsitatearen eta Ezagutzaren Hiria” proiektuan beste prestakuntza proiektuekin batera, Digipen, esate baterako (bideo jokoekin zerikusia duen prestakuntza unibertsitarioa).
- Helburua
- 1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Zientzia eta teknologia, Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua, Hiri-plangintza, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea, Industria
- Eremu geografikoak
- 1. barrutia (Deustu)
%66
Jarraipena
Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
Beta II-ko (1. eta 2. solairuak) birgaitze-obraren lehenengo fasea amaitu da eta As Fabrik Zentroaren jarduera abiarazi da, bai prestakuntza-mailan, bai laborategiei eta haztegiei dagokienez. Izan ere, 2021eko urtarrilean inauguratu zen. Era berean, urbanizazioari ekin zaio eta 2. fasea esleitu da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
- Dokumentuak
-
EUROPAR BATASUNAK BILBOREN ZORROTZAURREKO AS FABRIK PROIEKTUA HARTU DU AINTZAKOTZAT BESTE HIRI BATZUETAN PARTEKATZEKO TRESNA GISA
behera kargatu -
ZORROTZAURREK BESTE URRATS BAT EGIN DU TALENTUAREN ETA EZAGUERAREN UHARTE BIHURTZEKO BIDEAN, BILBAO AS FABRIK DELAKOA INAUGURATURIK, ZERBITZU AURRERATUEN FABRIKA, HAIN ZUZEN
behera kargatu -
UDALA ORKESTRA INSTITUTUAREN KONTSEILUKO KIDE IZANGO DA IKERKETA-ILDO BERRIAK LANTZEKO ETA BILBO NAZIOARTEKO ERREFERENTE GISA FINKATZEKO
behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31
Beta II-ko (1. eta 2. solairuak) birgaitze-obraren lehenengo fasea amaitu da eta As Fabrik Zentroaren jarduera abiarazi da. Era berean, urbanizazioaren lizitazioa eta 2. fasea argitaratu dira.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)