1.5. Big Bilbao finkatzea, tokiko ekintzailetzaren erreferentzia zerbitzu gisa.
Ekintzailetzaren kultura sustatzea eta ekintzailetza ekosistema bat sortzea, pertsona ekintzaileak ikuspegi oso batetik lagundu eta dinamizatuko dituena, funtsezko elementuak dira Bilboren posizioa finkatzeko, enpresa proiektu berriak abiarazteko lekurik egokiena bezala. Testuinguru honetan, Big Bilbao, ekintzailetza berritzaile eta oso bezala pentsatu da, eta bere lehen helburua hirian enpresa proiektu bat martxan jarri nahi duten pertsona guztientzako baliabideak eta ekintzak ekartzeko sarrerako atea izatea da.
Udalak Big Bilbao indartzen jarraitu nahi du, erreferentzia zentro moduan, 600 enpresa berri eta 900 lanpostu sortzen laguntzeko datozen 4 urteetan. Horretarako zenbait ekintza egingo dira, besteak beste, nabarmenenak hauexek: Bilboren espezializazio sektorialaren estrategiari lotutako berariazko zerbitzuen ekite, sortze eta garatze proiektuen bizi zikloan behar guztiei erantzuteko zerbitzu eskaintza eguneratzea eta pertsona ekintzaile, enpresa, unibertsitate, kluster eta abarren komunitate digitalak garatzea.
- Helburua
- 1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua
%50
Jarraipena
Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
Zerbitzuen zorroa eguneratzeari dagokionez, mantendu egin da, esfortzua egin delako zerbitzuak formatu birtualean mantentzeko eta horietako batzuetan formatu presentziala berreskuratzeko.
Nabarmendu beharko litzateke Ensanche Eraikinaren posizionamendu berria, Bilboko ekintzailetzarekin lotuta baitago.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
- Dokumentuak
-
BIG BILBAO UDALAREN EKINTZAILETZA ZENTROAK ZABALGUNEKO ERAIKINERA ALDATU DITU BERE BULEGOAK
behera kargatu -
EKINTZAILEEI ZUZENDUTAKO “NEGOZIO AUKERA BERRIAK BILBON” JARDUNALDIAK ANTOLATUKO DITU BILBOKO UDALAK
behera kargatu -
BILBOKO UDALAK 31 MENTORE OMENDU DITU HIRIBILDUKO ENPRESAK ETA SALTOKIAK HOBETZEKO PANDEMIAN ZEHAR ERAKUTSI DUTEN KONPROMISO ALTRUISTAGATIK
behera kargatu -
BILBOKO UDALAK OMENALDIA EGIN DIE 2020. URTEAN, COVID-19AREN URTEAN, HIRIAN 112 ENPRESA SORTU ZITUZTEN EKINTZAILEEI
behera kargatu -
BIG BILBAO (BILBAO EKINTZA) WEBGUNEA
behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31
Osasun-krisialdia gorabehera, zerbitzuen zorroa uneoro mantendu da, nagusiki presentziala zen formatutik formatu erabat birtualera igaroz.
Zerbitzuen zorroa eguneratzeari dagokionez, ezin izan da asko aurreratu, baina gutxienez mantendu egin da, beste lehentasun batzuk egon baitira (zerbitzuak ez etetea eta mantentzea, modu telematikoan).
Eremu digitalean, Ekintzailetza-programarekin jarraitu egin da eta erkidego digitalak garatu egin dira, zerbitzuak formatu birtualean eskainiz denbora errekorrean (Ekintzaileentzako Zerbitzuen Digitalizazio-plana).
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)