1.4. Nazioarteko Ekintzailetza Zentroa, ekintzailetza aurreratuaren bikaintasun gunea izateko.
Ekintzailetza ekinbideak sustatu eta laguntzeak hiriaren hautu ekonomiko handietako bat izaten jarraitzen du, eta agintaldi honetan, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, Nazioarteko Ekintzailetza Zentro bat ireki eta martxan jartzen islatuko da.
Zentro hori barne ekintzailetza eta start-up enpresen azelerazioa errazteko leku bezala ulertzen da, eta Bilbora eta Bizkaira muin teknologiko eta berritzaile handiko enpresa proiektuak, start-up enpresak eta korporazioak erakarriko ditu.
Era berean, hiria eta lurraldea nazioartean ekintzailetza berritzailean erreferentziazko erakargune gisa kokatzen lagunduko du, erreferentziazko nazioarteko ekosistemekin lotuz eta bertoko ekintzailetza ekosistema dinamizatuz.
- Helburua
- 1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
- Hasiera-data
- 2019/04/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Zientzia eta teknologia, Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua
%33
Jarraipena
Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
Segimendu Batzorde bat eratu da udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta enpresa esleipendunaren artean. Halaber, zerbitzuen zorroa definitu zaie trakzio-enpresei zein start-upei.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
- Dokumentuak
-
BILBOKO UDALAK SARIAK BANATU DIZKIE “BILBOKO EKINTZAILETZA DIGITALA” LEHIAKETAKO BIGARREN EDIZIOKO START-UP IRABAZLEEI
behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31
Ekintzailetzako Nazioarteko Zentroaren zerbitzuak kudeatzeko kontratazioaren lizitazioa argitaratu egin da eta horren esleipena burutu da.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)