1.6. Bilbon enpresak kokatzeko eta enplegua sortzeko aukera leku berriak.

Bilboko Hiri Antolamenduko Plan Orokor berria taxutzerakoan, hiriaren aukera leku berriak identifikatzeko lana egiten ari gara, Bilbon enpresa berriak kokatuaz jarduera ekonomikoa sortu ahal izateko.
Fase berri honetan posizio hartzeko estrategiak, proiektuak eta ekintzak zehaztuko dira, ingurune horietan jarduera ekonomikoa garatzeko, eta enplegu aukerak sortzeari bidea emango zaio. Besteak beste, Zorrotzako Punta, Errekalde, Artxanda eta Abandorako (AHTaren ingurunea) estrategiak zehaztuko dira.

Helburua
1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
Hasiera-data
2019/06/01 (aurreikusitakoa)
Amaiera-data
2023/04/30 (aurreikusitakoa)
Gai sektorialak
Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua
Eremu geografikoak
1. barrutia (Deustu), 2. barrutia (Uribarri), 6. barrutia (Abando), 7. barrutia (Errekalde)
Aukera-eremuetan jarduera ekonomikoa garatzeko estrategien aurrerapen-maila.

%10

Jarraipena

Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30

Aurrerapen nabarmenik gabe aurreko segimendutik.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Aukera-eremuetan jarduera ekonomikoa garatzeko estrategien aurrerapen-maila.: %10
Dokumentuak
  • BILBOKO UDALAREN OSOKO BILKURAK BEHIN-BEHINEKO ONESPENA EMAN DIO HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKOR BERRIARI (HAPO)
    behera kargatu
  • BASQUE CIRCULAR HUB WEBGUNEA
    behera kargatu
  • EUSKO JAURLARITZAK ETA BILBOKO UDALAK EUROPAKO HEGOALDEKO EKONOMIA ZIRKULARRAREN ZERBITZU AURRERATUEN LEHEN ZENTROA SORTU DUTE
    behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31

2020an, Ikus-entzunezko Poloa proiektuaren proposamena burutu egin da Punta Zorrotzan.

Proiektuaren zatirik handiena 2021eko udatik aurrera garatuko da, HAPO berria orduan onestea aurreikusten delako.

Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
  • Aukera-eremuetan jarduera ekonomikoa garatzeko estrategien aurrerapen-maila.: %10