1.9. Tokiko Merkataritzaren Plan Osoa Bilboren merkataritza hiriburutasuna indartzeko.
Bertoko merkataritza laguntza osoa emateak jarraitu egiten du hiriaren hautu bat izaten bere lehiakortasuna hobetzeko eta kontsumo eredu berrietara hobeto egokitzeko, Bilboren erakarmena indartuaz merkataritza hiriburu gisa eragin eremu globalean (“Bilbo 90 minutu”).
Horretarako, udal zerbitzuak birdiseinatzen egingo da lan bertoko merkataritza lehiakorragoa izan ahal dadin, digitalizatua eta berritzailea bere kudeaketa ereduetan eta bezeroaren esperientzian. Horrek kontsumitzaileen portaera ezagutzeko plataforma digital bat diseinatzea barne hartuko du, kontsumitzaileak profilen arabera karakterizatuaz, eta horri esker marketin tresnak diseinatu ahal izango dira lotura handiagoa izateko denden eta bertoko kontsumitzaileen artean.
Era berean, planaren bitartez saltokien identitateari garrantzia ematea landuko da eta “Bilbo, Merkataritza, Kultura eta Aisiaren Hiria” proiektua martxan jarriko da hiriaren posizioa sendotzeko, gure erreferentzia inguruneko merkataritza hiriburu gisa.
- Helburua
- 1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Tokiko merkataritza, Ekonomiaren Garapena
- Eremu geografikoak
- Guztiak
%25
Jarraipena
Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
“Merkataritzako Plan Estrategikoa (2020-2025)” egin da, sektoreko elkarteekin eta ordezkaritza-erakundeekin elkarlanean eta Bilboko Udaleko alderdi politiko guztien parte-hartze aktiboarekin.
Gainera, bi lan-mahai garatu egin dira sektorearekin, udal-arloekin eta ordezkari politikoekin, zehazki, plan estrategikoa erdiesteko.
“Bilboko Merkataritza Foroa” eratu egin da, aktibo egongo dena planaren laguntza eta segimendurako plataforma gisa.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
- Dokumentuak
-
UDALAK “BILBOKO 2025 MERKATARITZA PLAN ESTRATEGIKOA” AURKEZTU DU, SEKTOREAREN LEHIAKORTASUN-POSIZIOA HOBETZEKO APUSTU BAT
behera kargatu -
BILBOKO UDALAK ETA BILBAO DENDAK ELKARTEAK HIRIKO SALTOKIEN LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO PLAN BAT ADOSTU DUTE
behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31
“Merkataritzaren Plan Estrategikoaren (2020-2025)” egoeraren diagnostikoa egin da, baita azken dokumentuaren zirriborroa ere.
Gainera, bi lan-mahai garatu egin dira sektorearekin, udal-arloekin eta ordezkari politikoekin, zehazki, plan estrategikoa erdiesteko.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)