1.7. Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Erakargunea Bilbo Zaharrean martxan jartzea.
Ekonomia Sozial eta Solidarioak (ESS) pertsonen beharrak asetzeari irabaziaren gainetik lehentasuna ematen dioten jarduera sozioekonomikoak hartzen ditu. Jarduera horien garapena indartu ahal izateko Bilbo Zaharrean Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Erakargune bat abiaraziko da, horri buruzko zenbait ildo eta jarduera abian jartzeko.
Besteak beste, Erakarguneak ezagutarazi egingo ditu ESSk ekintzailetza eredu eta garapen ekonomiko eta sozialaren eredu gisa eskaintzen dituen aukerak eta abaguneak eta erraztu egingo du ekintzailetza sozial kooperatiboaren garapena, ideia sortzearen, abian jartzearen eta enpresa laguntzearen prozesuei lagunduz, helburu horretara egokitutako prestakuntzaren, orientazioaren eta planen bidez.
- Helburua
- 1. Jarduera ekonomikoa eta enplegua.
- Hasiera-data
- 2019/06/01 (aurreikusitakoa)
- Amaiera-data
- 2023/04/30 (aurreikusitakoa)
- Gai sektorialak
- Ekonomiaren Garapena, Enplegua eta talentua, Obrak eta azpiegiturak, Hiri-birgaitzea eta -berroneratzea
- Eremu geografikoak
- 5. barrutia (Ibaiondo)
%40
Jarraipena
Jarduketen segimendua 2021eko ekainaren 30ean.
Eguneratze-data: 2021/06/30
Nabarmendu beharra dago Bilbo munduko 30 herrialdetako beste 6 hirirekin batera hautatu dela ESSren Respond, Rebuilf, Reinvent (RRR) proiektuan.
Halaber, 3 enpresa sartu dira La Cantera Auzo Factoryan eta Ekonopoloan.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)
- Dokumentuak
-
BILBO ZAHARRA, SAN FRANTZISKO ETA ZABALARAKO PARTEKATUTAKO AUZOKIZUNA 2020 JARDUERA PLANAREN WEB GUNEA
behera kargatu -
BILBOKO UDALAK LAGUNTZEKO ETA DIRULAGUNTZAK EMATEKO ZERBITZUAK AREAGOTU DITU HIRIKO EKINTZAILE, ETE ETA SALTOKI GEHIAGOTARA IRISTEKO
behera kargatu -
BILBOK PRESTAKUNTZA ETA ENPLEGU PLAN BEREZIAK IZANGO DITU 2020-2021EAN, URIKO ZAZPI AUZOTAN BAZTERTURIK DAUDEN PERTSONENTZAT
behera kargatu
Jarduketen segimendua 2020ko abenduaren 31n.
Eguneratze-data: 2020/12/31
Abian jarri dira La Cantera Ekonopoloko Ekonomia Sozial eta Solidarioko Auzo Factoryrako sarbidea izateko oinarri arautzaileak. Era berean, informazio-saio bat egin da Ekonopoloren sorkuntzan parte hartu duten erakunde eta eragile desberdinekin eta, horrekin batera, bertan kokatuko diren eragile giltzarriak identifikatu egin dira.
Lan-ildo bat zehaztu egin da talde eragilearekin eta Ekonopoloko erakunde kolaboratzaileekin.
- Adierazleak (jarraipen hau egiterakoan balioa)